Adjudicación definitiva
22/09/2009
938 (BIS). ZENBAKIDUN
ALKATETZAREN DEKRETUA
Planteatutako gaia
Fotokopiagailuen hornidura 2009. Prozedura negoziatua. Behin betiko esleipena.
Aurrekariak
Lehenengoa: 2009ko ekainaren 17an Tokiko Gobernu Batzarrak 9. erabagi bidez, hornidura honetarako baldintza pleguak onartu eta deialdia zabaltzea onartu eban.
Bigarrena: Prozedura negoziatua publizidade barik erabili da, hiru enpresa gonbidatuz:
LANKIDEGO LANTALDE (RICOH)
COFIPAPEL (TOSHIBA)
SISTEMAS DE OFICINA DE VIZCAYA-5 SA (CANON)
Hirugarrena: 2009ko abuztuaren 6ko 906 data eta zenbakidun Alkatetza Dekretu bidez, behin-behineko esleipena onartu zan SISTEMAS DE OFICINA DE VIZCAYA-5 SA enpresearen alde.
Laugarrena: Jagokozan epeak igaro dira, bai publizidadea emoteko (kontratistaren profilean), bai behin betiko bermea aurkezteko, baita erabagiari jagokozan alegazinoak aurkeztu ahal izateko epea be.
Argudioak
Lehenengoa: Kontsignazino nahikoa dago gastu honeri aurre egiteko.
Bigarrena: Eskaintza hoberena SISTEMAS DE OFICINA DE VIZCAYA-5 SA enpresak aurkeztu dau puntuaketa altuena lortuz, eta behin-behineko esleipenari ez jako ezelako alegazinorik aurkeztu.
Hirugarrena: Esleipendunak behin betiko bermea aurkeztu dau Udal Diruzaintzan 2009ko abuztuaren 19an. Danera: 842,13 €
Erabagia
Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, honako hau erabagi dot:
BAKARRA: 2009-52 fotokopiagailuak hornitzeko kontratua, SISTEMAS DE OFICINA DE VIZCAYA-5 SA enpresearen aldeko behin betiko esleipena onartzea. Prezioa: 16.842,55€ gehi BEZ. Danera: 19.537,36€
Bermeon, 2009ko abuztuaren 19an
ALKATEA
NIRE AURREAN
JARDUNEKO IDAZKARIA