ANUNCIO
28/01/2010
ALMIKA ZELAIKO KOMUNA, TALA, ERRETEN ETA TXIRRITXA KALEKO KOMUN AUTOMATIKOAK, KURTZIO-ZARRAGOITXIKO IGOGAILUA ETA UDAL AZOKAKO GARAJEEN GARBITASUN ZERBITZUA ESLEITZEKO DEIALDIA, PUBLIZITATEAGAZKO PROZEDURA NEGOZIATU BIDEZKOA
LIZITAZIO IRAGARKIA
1.- Erakunde esleipen emoilea
a. Erakundea: Bermeoko Udala.
b. Espedientearen izapidetzailea: Zerbitzu Saila
2.- Kontratuaren xedea
a. Zehaztapena: Almika zelaiko komuna, Tala, Erreten eta Txirritxa kaleko komun automatikoak, Kurtzio-Zarragoitxiko igogailua eta udal azokako garajeen garbitasun zerbitzua emotea izango da.
b. Burutzeko lekua: Almika, Tala, Erreten, Txirritxa, udal azoka eta Kurtzio-Zarragoitxiko instalazioak.
c. Burutzeko epea: Urte bi, beste urte bi arte luzatu leikena.
3.- Tramitazinoa, jardunbidea eta esleipen modua
a. Tramitazinoa: Ohikoa.
b. Prozedura: publizitateagazko prozedura negoziatua
4.- Kontratuaren oinarrizko aurrekontua: 82.758,62 € lau urterako (2+2), BEZ kanpo. BEZari jagokon zenbatekoa 13.241,38 €.
5.- Behin-behineko bermea: Lizitazino prezioaren %3, hau da, 2.482,76 €.
6.- Behin-betiko bermea: Esleipen prezioaren %5, BEZ kanpo.
7.- Dokumentazinoa eta informazinoa eskuratzea
a. Lekua: Bermeoko Udaleko Berh@z bulegoan.
b. Helbidea: Ertzilla kalea, 6-8
c. Herria eta posta kodea: 48370 Bermeo
8.- Esleipendunak betebeharreko baldintza bereziak
Administrazino baldintza zehatzen Agiriko 18. Atalean finkatzen diranak.
9.- Proposamenen aurkezpena
a. LEKUA: BERH@Z BULEGOA. Ertzilla kalea 6-8 48370 BERMEO
ORDUAK: Astelehenetik barikura 08:30-14:30. Martitzenetan eta eguenatan 16:30 – 19:00. Larunbatetan 10:00 – 13:00. *Udan arratsaldeetan itxita egongo da bulegoa.
b. EPEA: 10 egunetan lizitazio iragarkia argitatzen danetik hasita.
c. Aurkeztu beharreko dokumentazinoa: Administrazino baldintza zehatzen orrian zehazten dana.
10.- Esleipena
Proposamenak, eskaintzak aurkezteko epea amaitzen denetik zenbatzen hasita hilabeteko epean irekiko dira.
Behin-behineko esleipena gehienez 15 eguneko epean (prezioa bakarrik kontuan hartzen bada) edo 2 hilabeteko epean (irizpide desberdinak baloratzen badira) egingo da proposamenak ireki eta biharamunetik kontatzen hasita.
Esleipena egiterakoan, honako irizpide hauek hartuko dira oinarritzat:
- Prezioa: % 70.
- Hobakuntzak: % 20.
- Memoria baloratua: % 10.
Bermeon, 2010eko urtarrilaren 28an.
ALKATEA