ADJUDICACION DEFINITIVA
19/07/2010
KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:
2010eko uztailaren 14an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:
2.- ALMIKEKO BIDEA EGOKITZEKO OBRA KONTRATUA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.
Xedea
Almikeko bidea egokitzeko obra kontratua behin betiko esleitzea.
Aurrekariak
Lehenengoa: 2010eko bagilaren 23an Tokiko Gobernu Batzarrak Almikeko bidea egokitzeko obra kontratua behin-behinekoz esleitzea erabagi eban.
Bigarrena: 2010eko bagilaren 25ean behin-behineko esleipena kontratugilearen profilean argitaratu zan.
Argudioak
Bakarra: Behin-behineko esleipenaren iragarkia legeak agintzen dauen denporan egon da iragarrita eta, epe horretan, ez da alegazinorik ez erreklamazinorik jaso. Bestalde, behin-behinekoz proposatutako esleipendunak emondako epearen barruan bete dauz beraren eginbeharrak, eta, ondorioz, legezko urrats guztiak bete dira behin-behineko esleipena behin betiko bihurtzeko.
Erabagia
Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:
LEHENENGOA: Almikeko bidea egokitzeko obra kontratua behin betiko esleitzea, era honetan:
ENPRESEA: URRE SA (IFZ: A-48108724)
PREZIOA: 562.596,70 euro (BEZa kanpo)
EXEKUZINO EPEA: 3,5 hilabete
BIGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinarazotea hamar (10) laneguneko epean, behin betiko esleipenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, kontratua sinatu beharko dauela, eta holan egin ezean udalak kontratua bertan behera itxi ahal izango dauela.
Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko uztailaren 16an.
ONETSIA
ALKATEA