Adjudicacion provisional
26/07/2010
KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:
2010eko uztailaren 21ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:
16.- KALIDADEKO EREDUEN ARABERA UDALAREN FUNTZIONAMENDUA HOBETZEKO ZERBITZU KONTRATUA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.
Xedea
Kalidadeko ereduen arabera udalaren funtzionamendua hobetzeko zerbitzu kontratua behin-behinekoz esleitzea.
Aurrekariak
Lehenengoa: 2010eko garagarrilaren 7an Tokiko Gobernu Batzarrak baldintza tekniko eta administratiboak onartu ebazan.
Bigarrenak: Hiru enpresari kontratazino honetan parte hartzeko konbitak bialdu jakez, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 30/2007 Legeko 162.1. artikuluaren arabera. Hauei: SIC, SA, AZARO FUNDAZIOA, ESTRATEGIA LOCAL.
Argudioak
Lehenengoa: 2010eko garagarrilaren 19a izan da eskaintzak aurkezteko azken eguna, izan be, garagarrilaren 7an bertan, baldintzak onartuta konbita eta baldintzak bialdu jakezan hiru hautagaiei, 10 eguneko epean eskaintzak aurkeztu eiezan. Hiru enpresetatik bakarrak aurkeztu dau eskaintzea epearen barruan, Sic,SA enpreseak.
Bigarrena: Dagoan proposamen bakarra aztertuta, onartutako baldintzakaz bat dator eta udalaren beharrizanetara erabat egokitzen da, teknikoki zein ekonomikoki.
Hirugarrena: Kontu-hartzaileak 2010eko garagarrilaren 9an egindako txostenaren arabera, kontratua gauzatzeko behar besteko kontsignazinoa dago.
Erabagia
Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:
LEHENENGOA: Kalidadeko ereduen arabera udalaren funtzionamendua hobetzeko zerbitzu kontratuaren esleipena SIC,SA enpreseari egitea.
BIGARRENA: Kontratua 39.000,00 €-an esleitzea. Prezioa, 33.050,85 €, eta BEZa 5.949,15 €.
HIRUGARRENA: Enpresa esleituari, esleipen horren indarrez, segidan adierazotakoa bete beharko dauela jakinarazotea, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 30/2007 Legeko 83. artikuluaren arabera:
• Behin betiko bermea jarri (1.652,54 €) udal honetako Diruzaintzako bulegoetan.
15 eguneko epea igarota, behin betiko esleipena egingo da.
Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko uztailaren 26an.
ONETSIA
JARDUNEKO ALKATEA