Adjudicacion definitiva
26/11/2010
MIGUEL ANGEL HURTADO PEDROSO jaunak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:
2010eko azaroaren 24an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:
2.- ZUBIAUR TAR KEPA KALEKO ESKILARAK KONPONTZEKO OBRAK BEHIN BETIKO ESLEITZEA.
Xedea
Zubiaur tar Kepa kaleko eskilarak konpontzeko obrak behin betiko esleitzea.
Aurrekariak
Lehenengoa: 2010eko urriaren 27an Tokiko Gobernu Batzarrak Zubiaur tar Kepa kaleko eskilarak konpontzeko obrak behin-behinekoz esleitzea erabagi eban.
Bigarrena: 2010eko zemendiaren 2an behin-behineko esleipena kontratugilearen profilean argitaratu zan.
Argudioak
Bakarra: Behin-behineko esleipenaren iragarkia legeak agintzen dauen denporan egon da iragarrita eta, epe horretan, ez da alegazinorik ez erreklamazinorik jaso. Bestalde, behin-behinekoz proposatutako esleipendunak emondako epearen barruan bete dauz beraren eginbeharrak, eta, ondorioz, legezko urrats guztiak bete dira behin-behineko esleipena behin betiko bihurtzeko.
Erabagia
Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:
LEHENENGOA: Zubiaur tar Kepa kaleko eskilarak konpontzeko obrak behin betiko esleitzea, era honetan:
ENPRESEA: CONSTRUCCIONES Y PROYECTOS PAGOLAR, S.L. (IFZ: B01034529)
PREZIOA: 123.059,86 euro (BEZa kanpo). BEZari jagokon zenbatekoa 22.150,77 €-koa da. Guztira, 145.210,63 €.
EXEKUZINO EPEA: Hilebete.
BIGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinarazotea hamar (10) laneguneko epean, behin betiko esleipenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, kontratua sinatu beharko dauela, eta holan egin ezean udalak kontratua bertan behera itxi ahal izango dauela.
Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko azaroaren 26an.
ONETSIA
ALKATEA