Adjudicación
03/01/2014
BEÑAT ONAINDIA GOÑI jaunak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:
2013ko abenduaren 23an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:
13.- Etxeetako olioa batzeko zerbitzua kontratatzea.
Xedea
Etxeetako olioa batzeko zerbitzua kontratatzea.
Argudioak
Lehenengoa: Ingurumen Saileko teknikariak, kontratu txiki hau bideratzeko eskatu deutso Erosketa Sailari, RAFRINOR SL enpreseari esleitzeko proposatuz. Enpresa honek, 2011ko otsailaren 16ko Tokiko Gobernu Batzarreko 22. erabagi bidezko esleipenetik aritu da lan honeetan.
Bigarrena: 2014rako, kontratu epea, urte naturalagaz bat egin da, eta fakturazinoa sei hilerokoa izango da.
Hirugarrena: Rafrinor SL enpreseak 2014. urterako prezioa 6.980,70€ + BEZ %10a eskaini dau. Igoerea: %0.
Bederatzi (9) edukiontzi jarriko dira. (mod. Cervic Maxi 900 L)
Hirugarrena: Azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartu dauan Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren 138.3 artikuluan xedatuta dago hornidura kontratu txikien mugak, baita zerbitzu kontratuetarako ere, hau da, 18.000,00 €-rainokoak BEZ BARIK, zuzeneko esleipen bidez gauzatu daitekezala. Xedapen hori eta gastu honen zenbatekoa kontuan izanda, legezkoa da zuzeneko esleipena.
Kontratu honen esleipena, indarrean dagoan epean eragiten dauzan obligazio guztiei aurre egiteko kreditu egoki eta nahikoa izatearen baldintzapean geratzen da, horrela izan ezean kontratua etenda gelditu daitekelarik, kontratua indarrean sartu baino ekitaldi bat arinago formalizatutakoa dalako, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Entitateetako Aurrekontuei buruzko Abenduaren 29ko 5/2006 Foru Arauak 56.3 artikuluan xedatu bezala.
Laugarrena: Esleipendunari jakinarazotea udalagaz izango dauzan ahozko eta idatzizko hartu-emonak euskeraz izango dirala eta fakturarik edo bestelako idazkirik aurkeztu behar dauenean euskeraz aurkeztu beharko dauzala.
Erabagia
Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:
BAKARRA: 2014-43 Kontratu Txiki hau RAFRINOR SL enpreseari esleitzea ondorengo ezaugarriekaz:
Zerbitzua: Bermeoko Udalean etxeetako olioa batzeko zerbitzua, edukiontzi bidez.
Kontratu epea: Urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.
Ordaintzeko epea: Ohikoa. Sei (6) hileroko fakturazinoa. 3.490,00€+BEZ %10
Gastu osoa: 7.678,00€ BEZ %10a barne.
Garraio kosturik: Ez.
Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, Bermeon, 2014ko urtarrilaren 2an.
ONETSIA
ALKATEA