Ayuntamiento

Fases

Convocatoria

03/06/2014


KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2014ko maiatzaren 19an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


10.- Bolumen handiko hondakinen bilketarako zerbitzu kontratuaren baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea.

Xedea

Bolumen handiko hondakinen bilketa zerbitzua kontratatzeko prozedura ireki bidez esleitzeko, baldintza ekonomiko-teknikoen agiria eta administrazino-baldintza zehatzen orria onartzea.

Aurrekariak

Bakarra: 2014ko apirilean, baldintza ekonomiko-teknikoen agiria eta publizidade prozedura ireki bidezko esleipena egiteko administrazino-baldintza zehatzen orria prestatu da.

Argudioak

Bakarra: Espediente honetan, zerbitzuaren kontratazinoa hasteko, prozedurako urrats guztiak bete dira.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontutan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Bolumen handiko hondakinen bilketa zerbitzu kontratua prozedura ireki bidez esleitzeko, baldintza ekonomiko-teknikoen agiria eta administrazino-baldintza zehatzen orria onartzea, eta esleipen prozedurea hastea.



Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2014ko maiatzaren 21ean.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0