Ayuntamiento

Fases

Adjudicación provisional

05/12/2008

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2008ko azaroaren 27an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


23.- Arene auzoko Muskirretzu baserriko bidean harri-lubeta bat ipinteko lanak behin betiko esleitzea.

Xedea

Arene auzoko Muskirretzu baserriko bidean harri-lubeta bat ipinteko lanen kontratuaren behin betiko esleipena.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2008ko urriaren 29an Tokiko Gobernu Batzarrak Arene auzoko Muskirretzu baserriko bidean harri-lubeta bat ipinteko lanen kontratua behin-behinekoz esleitzea erabagi eban.

Bigarrena: 2008ko zemendiaren 3an behin-behineko esleipena kontratugilearen profilean argitaratu zan.

Argudioak

Bakarra: Behin-behineko esleipenaren iragarkia legeak agintzen dauen denboran egon da iragarrita eta, epe horretan, ez da inolako alegazino edo erreklamazinorik jaso.

Bestalde, behin-behinekoz proposatutako esleipendunak eginbeharrak emondako epean bete dauz eta, ondorioz, legezko urrats guztiak bete dira, behin-behineko esleipena behin betiko bihurtzeko.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Arene auzoko Muskirretzu baserriko bidean harri-lubeta bat ipinteko lanen kontratua, Intxausti Construcciones enpreseari behin betiko esleitzea eta, esleipendunari jakinarazotea, 10 laneguneko epean, kontratua sinatu beharko dauela, eta holan egin ezean, udalak, kontratua bertan behera itxi ahal izango dauela.

Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2008ko abenduaren 2an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0