Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2010/05/03

2010eko maiatzaren 3an, Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuaren Lehendakariaren dekretuz ondorengoa erabagi da:


GIZARTE HEZIKETARAKO ESKU HARTZE ZERBITZUAREN BEHIN BEHINEKO ESLEIPENA ONARTZEA
Xedea



Gizarte Heziketarako Esku Hartze zerbitzuaren behin behineko esleipena onartzea.

Aurrekariak
Lehenengoa: 2010eko maiatzaren 3an, Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko kontratazio mahaia batu da Gizarte Heziketarako Esku Hartze zerbitzuaren esleipenerako proposamenak aztertzeko.
Bigarrena: Agintzari kooperatiba izan da proposamena aurkeztu dauan elkarte bakarra, 130.000 euroko proposamena egin daualarik.
Hirugarrena: Dokumentazio guztia zuzen dagoela ikusita, 2010eko maiatzaren 3an, Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko kontratazio mahaiak Gizarte Heziketarako Esku Hartze zerbitzua Agintzari Kooperatibari esleitzea proposatu dau behin behingoz 130.000 eurogaitik.

Argudioak
Espedientea behar bezala izapidetu da

Erabagia
Lehenengoa: Gizarte Heziketarako Esku Hartze zerbitzua behin behingoz Agintzari Kooperatibari esleitzea 130.000 eurogaitik.
Bigarrena: Behin behineko erabagi hau Bermeoko web orrian publikatuta egotea 15 egunetan.
Hirugarrena: Behin betiko bermea eskatzea Agintzari Kooperatibari. (15 laneguneko epea)

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0