Udala

Faseak

Behin betiko esleipena

2010/05/03

2010eko maiatzaren 3an, Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko Lehendakariaren dekretuz ondorengo erabagia hartu da:


ESKOLATIK KANPOKO LAGUNTZA ZERBITZUAREN BEHIN BETIKO ESLEIPENA ONARTZEA



Xedea
Eskolatik kanpoko laguntza zerbitzuaren behin betiko esleipena onartzea.

Aurrekariak
Lehenengoa: 2010eko apirilaren 13an, Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko Lehendakariaren dekretuz, Eskolatik kanpoko zerbitzua Agintzari Kooperatibari esleitzea onartu zan behin behingoz 22.050 eurogaitik.
Bigarrena: 2010eko apirilaren 21ean, Agintzari Kooperatibak behin betiko fidantza sartu dau Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko kontularitzan.
Hirugarrena: Behin behineko esleipenaren iragarkia apirilaren 30erarte egon da publikatuta Bermeoko web orrian. Epe hau pasata esleipena behin betiko egiten da.

Argudioak
Espedientea behar bezala izapidetu da

Erabagia
Eskolatik kanpoko laguntza zerbitzua behin betiko Agintzari Kooperatibari esleitzea 22.050 eurogaitik.

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0