Udala

Faseak

ARGITZE OHARRA

2010/10/19

BERMEOKO “SANCTI SPIRITUS” ZAHARREN UDAL EGOITZAKO HARRERA ZERBITZUAREN KONTRATAZINOA

ARGITZE OHARRA


Argitze ohar honen bidez jakinarazoten da, bai Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuaren lan hitzarmenean jasotzen danaren arabera eta, baita be arlo pribatuko lan hitzarmenak aurreikusten dauanaren arabera, une honetan zerbitzu hori emoteko kontratatuta dagozan langileak, subrogatzeko eskubidea daukiela, Langileen Estatutuaren 44. artikuluak aurreikusten dauanari jarraiki.

Hori horrela, bai Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatura zuzenduta, subrogazinoak ekarri leikezan langileriaren gastuen inguruko informazinoa eskuratu ahal izango da, egokia dan eskaintza ekonomikoa aurkeztu ahal izateko.

Bermeon, 2010eko urriaren 19an.

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0