Udala

Faseak

Behin betiko esleipena

2011/01/26

2011ko urtarrilaren 26an, Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko Batzorde Zuzentzaileak izandako batzarrean, besteak beste, ondokoa erabagi dala:

Xedea
Drogamendekotasunen prebentziorako zerbitzuaren behin betiko esleipena onartzea.

Aurrekariak
Lehenengoa: 2010eko azaroaren 9an, Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko kontratazio mahaia batu da Drogamendekotasunen prebentziorako zerbitzuaren esleipenerako proposamenak aztertzeko. (Prebentzio unibertsala + selektiboa)
Bigarrena: Etorkintza elkargoa izan da proposamena aurkeztu dauan bakarra beraz, dokumentazio guztia zuzen aurkeztuta egon danean proposamen ekonomikoa aurkezteko gonbidapena bialdu jake 15 egun naturaleko epean.
Hirugarrena: 2010eko abenduaren 3an, Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko kontratazio mahaiak proposamen ekonomikoa aztertu dau. Etorkintza elkargoak 59.940 eurotako proposamena egin dau BEZ barik (Elkargo hau BEZatik salbuetsita dago). Proposamen hau lizitazio prezioaren barruan dagoenez, kontratazio mahaiak aipatutako zerbitzua Etorkintza elkargoari behin behingoz esleitzea proposatu dau 59.940 eurogaitik.
Laugarrena: Behin behineko esleipenaren iragarkia Bermeoko web orrian egon da 15 egunetan. Epe horretan Etorkintza Elkargoak behin betiko epea jarri dau Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko kontularitzan, urtarrilaren 11n, hain zuzen ere.

Argudioak
Espedientea behar bezala izapidetu da

Erabagia
Lehenengoa: Drogamendekotasunen prebentziorako zerbitzua behin betiko Etorkintza Elkargoari esleitzea 59.940 eurogaitik urte baterako, hau da, 2011ko otsailaren 1etik 2012ko urtarrilaren 31rarte.
Bigarrena: Zerbitzu honen kontratua sinatzea.

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0