Udala

Faseak

Behin betiko esleipena

2011/01/26

2011ko urtarrilaren 26an, Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko Batzorde Zuzentzaileak izandako batzarrean, besteak beste, ondokoa erabagi dala:

IJITOEKIN ESKU HARTZEKO ZERBITZUAREN BEHIN BETIKO ESLEIPENA ONARTZEA

Xedea
Bermeoko ijitoekin esku hartzeko zerbitzuaren behin betiko esleipena onartzea.

Aurrekariak
Lehenengoa: 2010eko azaroaren 9an, Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko kontratazio mahaia batu da Bermeoko ijitoekin esku hartzeko zerbitzuaren esleipenerako proposamenak aztertzeko.
Bigarrena: Iniciativa Gitana elkartea izan da proposamena aurkeztu dauan bakarra beraz, dokumentazio guztia zuzen aurkeztuta egon danean proposamen ekonomikoa aurkezteko gonbidapena bialdu jake 15 egun naturaleko epean.
Hirugarrena: 2010eko abenduaren 3an, Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko kontratazio mahaiak proposamen ekonomikoa aztertu dau. Iniciativa Gitana elkarteak 63.954,24 eurotako proposamena egin dau BEZ barik (Elkarte hau BEZatik salbuetsita dago). Proposamen hau lizitazio prezioaren barruan dagoenez, kontratazio mahaiak aipatutako zerbitzua Iniciativa Gitana elkarteari behin behingoz esleitzea proposatu dau 63.954,24 eurogaitik.
Laugarrena: Behin behineko esleipenaren iragarkia Bermeoko web orrian egon da 15 egunetan. Epe horretan Iniciativa Gitana elkarteak behin betiko epea jarri dau Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko kontularitzan, abenduaren 28an, hain zuzen ere.

Argudioak
Espedientea behar bezala izapidetu da

Erabagia
Lehenengoa: Bermeoko ijitoekin esku hartzeko zerbitzua behin betiko Iniciativa Gitana elkarteari esleitzea 63.954,24 eurogaitik urte baterako, hau da, 2011ko otsailaren 1etik 2012ko urtarrilaren 31rarte.
Bigarrena: Zerbitzu honen kontratua sinatzea.

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0