Udala

Faseak

Iragarkia

2011/02/11

Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuko 2010eko abenduaren
9an egindako batzarrean, onartu eban Artza Udal Frontoiko
taberna eta kantxa zerbitzua emoteko ondoren adierazten dan
moduan:
1. Erakunde esleipen emoilea:
— Erakundea: Bermeoko Udalaren Kirol Patronatua.
2. Kontratuaren xedea:
a) Zehaztapena: Bermeoko Artza Udal frontoiko taberna eta
kantxaren zerbitzua emotea.
b) Burutzeko lekua: Artza frontoian.
c) Burutzeko epea: Urtebeteko iraupena. Luzapena: Urtero
luzatu ahal izango da gehienez hamar urte bete arte.
3. Tramitazioa, jardunbidea eta esleipen modura:
a) Tramitazinoa: Ohikoa.
b) Prozedura: Irekia.
4. Kontratuaren prezioa: Esleipenduna behartuta egongo da
Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuari hilero ondoko kanona
ordaintzera gutxienetez 1.000 euro.
Kantxeroaren lana egiten badu esleipendunak, aurreko preziotik
160 euroko murrizketa aplikatuko jako.
5. Behin betiko bermea: Behin-betiko bermearen zenbatekoa
600 eurokoa izango da.
6. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea:
a) Erakundea: Udalaren Kirol Patronatua edo Berh@z bulegoa.
b) Helbidea: Arene auzoa z/g. edo Ertzilla kalea 6-8.
c) Herria eta posta kodea: 48370 Bermeo.
d) Telefonoa: 946 179 180 edo 946 179 191.
e) E-mail-a: kiroldegia@bermeo.org berhaz@bermeo.org
f) Dokumentuak eta argibideak lortzeko azken eguna:
Eskaintzak aurkezteko azken egunerarte.
7. Eskaintzen aurkezpena:
a) Aurkezteko azken eguna: Proposamenak Bizkaiko Aldizkari
Ofizialean argitaratzen denetik 20 egun natural.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazinoa: Baldintza pleguetan
zehaztutakoa.
c) Aurkezteko lekua:
— Erakundea: Areneko kiroldegia edo Berh@z bulegoa.
— Helbidea: Arene auzoa z/g. edo Ertzilla kalea 6-8.
— Herria eta posta kodea: 48370-Bermeo.
8. Esleipen modua:
Proposamenak, eskaintzak aurkezteko epea amaitzen denetik
zenbatzen hasita, gehienez, hilabeteko epean irekiko dira.
Behin-behineko esleipena gehienez hamabost eguneko epean
egingo da proposamenak ireki eta biharamunetik kontatzen hasita.
Esleipena egiterakoan, honako irizpide honeek hartuko dira oinarritzat:
a) Eskaintza ekonomikoa: %45a arte.
b) Zerbitzua ustiatzeko proiektua: Zerbitzuaren funtzionamendua
eta antolaketaren planifikazioa. %40a arte.
c) Zerbitzuan egin beharreko hobekuntzak: Eskaintzaileak
eskaini beharreko zerbitzuen edukia eta hedadura. %15a arte.
9. Iragarki gastuak: Esleipendunaren kontura.
Bermeon, 2011ko urtarrilaren 28an.—Lehendakaria

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0