Udala

Faseak

Iragarkia

2011/03/23

2011-03-23 BAO argitaratuta
Espediente moetea: Administrazino kontratazinoa
Kontratua: Zerbitzu kontratua, prozedura irekiaren bidezkoa

IRAGARKIA

1.- Erakunde esleipen emoilea
Erakundea: Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatua
Espedientearen tramitatzailea: Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatua

2.- Kontratuaren xedea
Zehaztapena: Gizarte Heziketarako Eskuhartze Zerbitzua kontratatzea.
Burutzeko lekua: Bermeon
Burutzeko epea: Urte bat.

3.- Tramitazinoa, jardunbidea eta esleipen modua
Tramitazinoa: Ohikoa
Prozedura: Irekia publizidadeagaz

4.- Lizitazinoaren oinarrizko aurrekontua: Kontratu honen prezioa 130.500 eurokoa da BEZa kanpo. BEZari dagokion zenbatekoa 10.440,00 eurokoa da.


5.- Behin behineko bermea: lizitazio prezioaren %3, hau da, 4.228,20 euro.

6.- Behin betiko bermea: Esleipen prezioaren %5 BEZ barik.

7.- Dokumentazinoa eta informazinoa eskuratzea
Erakundea: Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatua
Helbidea: Areilza 4
Herria eta posta kodea: 48370 Bermeo
Telefonoa: 946179160 Helbide elektronikoa: g.o.idazkaritza@bermeo.org
Dokumentuak eta argibideak lortzeko azken eguna: Iragarki hau argitaratu eta
Egutegiko 15. eguna

8.- Eskaintzen aurkezpena
Aurkezteko azken eguna: Iragarki hau argitaratu eta egutegiko 15.eguna
Aurkeztu beharreko dokumentazinoa: Klausula administratibo partikularretako
Pleguan zehazten diranak.
Aurkezteko lekua:
- Erakundea: Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuan
- Helbidea: Areilza 4
- Herria eta posta kodea: 48370 Bermeo
- Ordua: 9:00 – 14:00

9.- Esleipena
 Proposamenak irekitzea:
Erakundea: Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuan
Helbidea: Areilza 4
Herria: Bermeo
Eguna: Epaimahaiak erabagiko dau (Aurkeztutako enpresei deituko jake
Informazio hau emoteko.

 Esleipena egiteko, honako irizpide honeek hartuko dira oinarritzat:


1. Eskaintza ekonomikoan hobekuntzak: 30 punturarte baloratuko da. Eskaintza ekonomikoaren moetea gutxitzen dan %0,1ko, puntu batean baloratuko da.

2. Zerbitzua gauzatzeko proposamen teknikoa: Enpresak agiri tekniko baten bidez kontratatu nahi dan zerbitzuaren proposamena 50 punturarte baloratuko da. Gutxienez 25 puntu lortu beharko dira. (Proposamen teknikoa, Bermeoko beharrizan eta errealitatearen araberakoa izan beharko da. Txosten honek, ekintza, esku hartze eta sare sozialarekin egingo dan koordinazioa azaltzen dauan programa zehaztua euki behar dau).

3. Zerbitzuaren hobekuntzarako proposamenak: Atal honetan zehaztu diran zerbitzuei buruzko hobekuntzetatik aparte, enpresak agiri tekniko baten aurkezten dauzan bestelako hobekuntza bakoitzagaitik 5 puntu, gehienez 20 puntu (proposamenak zerbitzuren hobekuntzarako izan behar dira).


10.- Iragarki gastuak: Erakunde adjudikatzaileak ordainduko dauz.

Bermeon, 2011ko martxoaren 11n

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0