Udala

Faseak

Behin betiko esleipena

2011/04/14


LOREA ALBONIGA-MAYOR TELLETXEA andreak, Bermeoko Udaren Kirol Patronatuko idazkariak,

ZIURTATZEN DOT

2011ko apirilaren 14ean Kirol Patronatuko Batzordeak erabagi hau agindu dauela:

1.- ARTZA UDAL FRONTOIKO TABERNA ETA KANTXAREN ZERBITZUA EMATEAREN BEHIN BETIKO ESLEIPENA

Xedea

Artza Udal Frontoiko Taberna eta Kantxaren zerbitzua ematearen behin betiko esleipena.

Aurrekariak

Bakarra: 2011ko martxoaren 1ean Artza Udal Frontoiko taberna eta kantxaren zerbitzua ematearen proposamenak aurkezteko epea amaitu zan eta hiru proposamen egon dira.

Bigarrena: 2011ko martxoaren 11an Kirol Patronatuko Batzordeak behin-behineko esleipena onartu eban Manuel Gutierrez Rodriguezen alde, berak aurkeztu ebalako eskaintzarik onena.

Argudioak

Lehenengoa: Behin-behineko esleipena jakinarazota, eta udaleko web orrialdean argitaratuta, ez da erreklamazinorik aurkeztu.

Bigarrena: Esleipendunak, bere betebeharrak bete dauz, eta espedientean jasoten dan legez, jagokozan ziurtagiriak eta behin betiko bermea aurkeztu dauz.



Erabakia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabaki da:

LEHENENGOA: Artza Udal Frontoiko Taberna eta Kantxaren zerbitzua ematea Manuel Gutierrez Rodriguez Jªri behin betiko esleitzea, aurkeztu dauan eskaintzaren arabera.

BIGARRENA: Behin betiko esleipena Bermeoko Udalaren web orrian argitaratzea.

HIRUGARRENA: Jagokon kontratua sinatuko da esleipendunagaz. Horretarako hamar (10) laneguneko epea izango dau, erabagiaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

LAUGARRENA: Esleipendunak udalagaz izango dauzan ahozko eta idatzizko hartu-emonak euskeraz izango dira”


Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, Lehendakari jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2011ko apirilaren14ean.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0