Udala

Faseak

Behin betiko esleipena

2011/05/03

ESKOLATIK KANPOKO LAGUNTZA ZERBITZUAREN PUBLIZITATE BAKO PROZEDURA NEGOZIATUA BIDEZKO BEHIN BETIKO ESLEIPENA

Xedea
Eskolatik kanpoko laguntza zerbitzuaren behin betiko esleipena onartzea.

Aurrekariak
Lehenengoa: 2011ko martxoaren 31n, Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko kontratazio mahaia batu da Eskolatik Kanpoko Laguntza zerbitzuaren esleipenerako proposamenak aztertzeko.
Bigarrena: Agintzari kooperatiba izan da proposamena aurkeztu dauan elkarte bakarra, 22.050 euroko proposamena egin daualarik.
Hirugarrena: Dokumentazio guztia zuzen dagoela ikusita, 2011ko martxoaren 31n, Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko kontratazio mahaiak Eskolatik kanpoko Laguntza zerbitzua Agintzari Kooperatibari esleitzea proposatu eban behin behingoz 22.050 eurogaitik.
Laugarrena: Agintzari Kooperatibak behin betiko bermea jarri dau 2011ko apirilaren 13an eta behin behineko esleipenaren iragarkia 15 egun egon da Bermeoko web orrian.

Argudioak
Espedientea behar bezala izapidetu da

Erabagia
Lehenengoa: Eskolatik kanpoko laguntza zerbitzua behin betiko Agintzari Kooperatibari esleitzea 22.050 eurogaitik.
Bigarrena: Kontratuaren iraupena urte batekoa izatea, hau da, 2011ko maiatzaren 3tik 2012ko maiatzaren 2ra.



Bermeon, 2011ko maiatzaren 3an

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0