Udala

Faseak

Saltzea onartzea

2011/06/13

2011eko ekainaren 13an, Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko Lehendakariaren dekretuz ondoko erabagi hau hartu da:

14.1.3 EXEKUZINO UNIDADEKO LUR SAILA SALTZEA ONARTZEA

Xedea
14.1.3 exekuzino unidadeko lur saila saltzea onartzea.

Aurrekariak
Lehenengoa: Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuarena dan 14.1.3 exekuzino unidadeko lur saila saldu nahi da.
Bigarrena: Enkante publiko bidez egin behar da salmenta hau eta horretarako oinarriak onartu dira.
Hirugarrena: 2011ko ekainaren 10ean, epaimahaia batzartu da eta jasotako proposamen bakarra ireki da. Dokumentazioa zuzen aurkeztu dalez eta proposamen ekonomikoa zuzena dalez, lurren salmenta Francisco Calzada Allika jaunari esleitzea proposatu da 175.718,97 eurogaitik.

Argudioak
Espedientea behar bezala izapidetu da.

Erabagia
Lehenengoa: 14.1.3 exekuzino unidadeko lur saila Francisco Calzada Allika jaunari saltzea 175.718,97 eurogaitik.
Bigarrena: Eskriturak sinatzea onartzea.

Bermeon, 2011ko ekainaren 13an

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0