Ayuntamiento

Fases

Anuncio

24/11/2011


BERMEOKO IJOTO KOMUNIDADEAGAZ ESKU HARTZEKO ZERBITZUAREN KONTRATUA ESLEITZEKO DEIALDIA, PUBLIZITATEAGAZKO PROZEDURA NEGOZIATU BIDEZKOA



IRAGARKIA


1.- Erakunde esleipen emoilea
Erakundea: Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatua
Espedientearen tramitatzailea: Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatua

2.- Kontratuaren xedea
Zehaztapena: Bermeoko ijito komunidadeagaz esku hartzeko zerbitzua emotea,

Burutzeko lekua: Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatua (areilza 4)
Burutzeko epea: Urte bat.

3.- Tramitazinoa, jardunbidea eta esleipen modua
Tramitazinoa: Ohikoa
Prozedura: Publizitateagazko prozedura negoziatua

4.- Kontratuaren oinarrizko aurrekontua: Kontratuaren prezioa 65.872,62 €-koa da, BEZ kanpo. BEZari dagokion zenbatekoa 11.857,07 €koa da.


5.- Behin betiko bermea: Esleipen prezioaren %5 BEZ kanpo.

6.- Dokumentazinoa eta informazinoa eskuratzea
Lekua: Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatua
Helbidea: Areilza 4
Herria eta posta kodea: 48370 Bermeo
Telefonoa: 946179160





7.- Esleipendunak betebeharreko baldintza bereziak

Administrazino baldintza zehatzen Agiriko 18. Atalean finkatzen diranak.

8.- Proposamenen aurkezpena
Lekua:
- Erakundea: Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuan
- Helbidea: Areilza 4
- Herria eta posta kodea: 48370 Bermeo
- Ordua: 9:00 – 14:00

Edo Berh@z Leihatila Bakarrean, Ertzila Kalea 6-8. (Goizez Astelehenetik Barikura 08:30-14:30 / Arratsaldez Martitzenetan eta Eguenatan 16:30-19:00 / Zapatuetan 10:00-13:00)

Epea: 10 egunetan lizitazio iragarkia argitatzen danetik hasita.

Aurkeztu beharreko dokumentazinoa: Administrazino baldintza zehatzen orrian zehazten dana.

9.- Esleipena

Proposamenak, eskaintzak aurkezteko epea amaitzen denetik zenbatzen hasita hilabeteko epean irekiko dira.
Behin-behineko esleipena gehienez 15 eguneko epean (prezioa bakarrik kontuan hartzen bada) edo 2 hilabeteko epean (irizpide desberdinak baloratzen badira) egingo da proposamenak ireki eta biharamunetik kontatzen hasita.

Esleipena egiterakoan, honako irizpide hauek hartuko dira oinarritzat:

1. Eskaintza ekonomikoan hobekuntzak: 60 punturarte baloratuko da. Eskaintza ekonomikoaren moetea gutxitzen dan %0,2ko, puntu batean baloratuko da.

2. Zerbitzua gauzatzeko proposamen teknikoa: Enpresak agiri tekniko baten bidez kontratatu nahi dan zerbitzuaren proposamena 30 punturarte baloratuko da.

3. Zerbitzuaren hobekuntzarako proposamenak: Atal honetan zehaztu diran zerbitzuei buruzko hobekuntzetatik aparte, enpresak agiri tekniko baten aurkezten dauzan bestelako hobekuntza bakoitzagaitik 2 puntu, gehienez 10 puntu (proposamenak zerbitzuren hobekuntzarako izan behar dira).

Bermeon, 2011ko azaroaren 24an

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0