Udala

Faseak

Iragarkia

2012/09/20

“SANCTI SPIRITUS” UDALAREN ZAHARREN EGOITZAKO BEZEROENTZAKO ARRETA PSIKOSOZIALAREN ETA ARRETA BIOSANITARIOAREN ZERBITZUEN KONTRATUA ESLEITZEKO DEIALDIA, PUBLIZITATEAGAZKO PROZEDURA NEGOZIATU BIDEZKOA



IRAGARKIA


1.- Erakunde esleipen emoilea
Erakundea: Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatua
Espedientearen tramitatzailea: Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatua

2.- Kontratuaren xedea
Zehaztapena: “Sancti Spiritus” Udalaren Zaharren Egoitzako bezeroentzako Arreta Psikosozialaren zerbitzua eta Arreta Biosanitarioaren zerbitzua ematea.

• Arreta Psikosozialaren zerbitzua: Zaharren Egoitzako bezeroen arreta psikologikoa eta dinamizazio soziokulturalaren zerbitzua.

• Arreta Biosanitarioaren zerbitzua: Zaharren Egoitzako bezeroen errehabilitazio, indarberritze eta mantentze fisikoaren zerbitzua.

Burutzeko lekua: Bermeoko “Sancti Spiritus”
Burutzeko epea: Urte bat.

3.- Tramitazinoa, jardunbidea eta esleipen modua
Tramitazinoa: Ohikoa
Prozedura: Publizitateagazko prozedura negoziatua

4.- Kontratuaren oinarrizko aurrekontua: 77.487,00 €-koa da, BEZ kanpo. BEZari dagokion zenbatekoa 6.198,96 €-koa da.

Eskaintzak ordu prezioaren arabera egingo dira. Ondoren zehazten dira zerbitzu bakoitza prestatzeko beharrezko orduak eta ordu bakoitzako oinarrizko prezioa:

• Arreta Psikosoziala zerbitzua: Arreta Psikologikoa eta Dinamizazio Soziokulturala: 7,5 ordu egunean, astelehenetik barikura.
Kontratatuko dan zerbitzu hau era honetan bananduko da: Arreta psikologikoa eta Dinamizazio Soziokulturala jardunaldiaren bi zati bardinetan.

Ordu bakoitzako oinarrizko prezioa:

 Arreta Psikologikoa: 26,1 € orduko BEZ barik, BEZari 2,09 € dagokio.
 Dinamizazio soziokulturala: 18,31 € orduko BEZ barik, BEZari 1,46 € dagokio.

• Arreta Biosanitarioaren zerbitzua: Errehabilitazio, indarberritze eta mantentze fisikoa: 7,5 ordu egunean, astelehenetik barikura.

Kontratatuko dan zerbitzu hau era honetan emongo da: errehabilitazio, indarberritze eta mantentze fisikoa jardunaldi osoan zehar.

Ordu bakoitzako oinarrizko prezioa:

• Errehabilitazio, indarberritze eta mantentze fisikoa: 18,31 € orduko BEZ barik, BEZari 1,46 € dagokio




5.- Behin behineko bermea: Lizitazino prezioaren %3, hau da, 2.324,61 €


6- Dokumentazinoa eta informazinoa eskuratzea
Lekua: Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatua
Helbidea: Areilza 4
Herria eta posta kodea: 48370 Bermeo
Telefonoa: 946179160

7.- Esleipendunak betebeharreko baldintza bereziak

Administrazino baldintza zehatzen Agiriko 18. Atalean finkatzen diranak.

8.- Proposamenen aurkezpena
Lekua:
- Erakundea: Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuan
- Helbidea: Areilza 4
- Herria eta posta kodea: 48370 Bermeo
- Ordua: 9:00 – 14:00



* Larunbatetan 10:00 – 13:00 (BERH@Z BULEGOA. Ertzilla kalea 6-8 48370 BERMEO)

Epea: 10 egunetan lizitazio iragarkia argitatzen danetik hasita.

Aurkeztu beharreko dokumentazinoa: Administrazino baldintza zehatzen orrian zehazten dana.

9.- Esleipena

Eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta gero, hilabeteko epean gehienez, Kontratazio Mahaiak epe eta modu egokian jasotako proposamenak jendaurrean irekiko dira, Kontratazio Mahaiak erabakitako egunean. Telefonoz edo faxez emongo jake aurretiaz horren barri lehiatzaileei.

B kartazala zabalduko da arinago (erizpide ez matematikoak) eta, behin puntuatuta dagozanean, C kartazala (Proposamena eta erizpide matematikoak) zabalduko da jendaurrean.

Ondoren, eta, hala badagokio, egoki diran txosten teknikoak egin eta gero, Kontratazino mahaiak esleipena egin behar dauan Kontratazino Organoari pasako deutso esleipen proposamena.

Esleipena egiterakoan, honako irizpide hauek hartuko dira oinarritzat:


1. Eskaintza ekonomikoa: 30 punturarte baloratuko da. Alderantzizko hiruko erregela erabiliko da diru proposamenean.

2. Zerbitzua gauzatzeko proposamen teknikoa: Enpresak agiri tekniko baten bidez kontratatu nahi dan zerbitzuaren proposamena 50 punturarte baloratuko da. Gutxienez 25 puntu lortu beharko dira. (Proposamen teknikoa, Bermeoko beharrizan eta errealitatearen araberakoa izan beharko da. Txosten honek, ekintza, esku hartze eta sare sozialarekin egingo dan koordinazioa azaltzen dauan programa zehaztua euki behar dau).

3. Zerbitzuaren hobekuntzarako proposamenak: Atal honetan zehaztu diran zerbitzuei buruzko hobekuntzetatik aparte, enpresak agiri tekniko baten aurkezten dauzan bestelako hobekuntza bakoitzagaitik 5 puntu, gehienez 20 puntu (proposamenak zerbitzuren hobekuntzarako izan behar dira).



Bermeon, 2012ko irailaren 20an


Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0