Udala

Faseak

Behin behingo esleipena

2008/11/26

2008ko uztailaren 23. egunean Udalaren Kirol Patronatuko Batzarrak erabaki hau hartu dauala jakinarazten deutsut:


ARENEKO KIROLDEGIA ETA ARTZA FRONTOIA ERAIKINAK GARBIKETAKO ZERBITZUA BEHIN-BEHINGOZ ESLEITZEA.


Xedea

Areneko kiroldegia eta Artza Frontoia eraikinak garbitzeko zerbitzua behin-behingoz esleitzea.


Aurrekariak

Lehenengoa: 2006ko uztailaren 1ean Limpiezas La Moderna enpresagaz zinatu zan Areneko kiroldegiko eta Artza frontoiko garbiketa, baina kontratu honen iraupena izenpetzen zan egunetik urte bikoa zan.

Bigarrena: 2008ko maiatzaren 28an Areneko kiroldegia eta Artza Frontoia eraikinak garbitzeko zerbitzua kontratatzeko baldintzen pleguak onartu ziran.

Laugarrena: lehiaketan parte hartzeko iragarkia BAOk 2008ko ekainaren 25ean kaleratu eban eta eskaintzak aurkezteko epea uztailaren 11an amaitu zan.

Bosgarrena: Epe horretan enpresa bakarra aurkeztu da: GURBISA Servicios Auxiliares s.l.

Seigarrena: 2008ko uztailaren 18an kartazalak zabaldu ziran eta “A” kartazelean, Kontratatzeko gaitasuna eta kaudimenan, Ekonomi jardueren gaineko zergaren azken ordainagiria falta zan. “B” kartazalean, Diru-proposamena ehun eta hirurogeita sei mila eta bederatziehun (166.900,00) eurokoa BEZa kanpo eta urte birako.

Zazpigarrena: GURBISA Servicios Auxiliares S.L. falta jakon agiria aurkeztu dau

Argudioak

Bakarra: dagoen proposamena aztertuta, onartutako baldintzekin bat dator, teknikoki zein ekonomikoki


Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, honako hau eragaitzen da:

LEHENENGOA: Areneko kiroldegia eta Artza Frontoia eraikinak garbitzeko zerbitzua GURBISA Servicios Auxiliares s.l. enpresari behin-behingoz esleitzea. Prezioa, ehun eta hirurogeita sei mila eta bederatziehun (166.900,00) eurokoa BEZa kanpo eta urte birako.

BIGARRENA: Enpresa esleituari adieraztea behin-behineko esleipenaren erabakiaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik zenbatzen hasita 15 egun balioduneko epean, behin-betiko esleipenerako proposatuta dagoen lehiatzaileak honako hauek egin beharko dituala:

a) Aurkeztutako agiriak, konpultsatu bakoak izan badira, jatorrizkoak ekarri, konpultsatuak izan daitezan edota, era egokian konpultsatutako kopiak aurkeztu.

b) Behin betiko bermea jarri.

c) Jendaurreko zabalkunde ofizialean gastuak egin badira, aldizkari ofizial eta argitaraldi bakar bateko gastuak ordaindu. “


Eta honen berri ematen dizut dagozkion ondorioetarako. Era berean, erabaki honekin ados ez bazaude, irmoa ez denez bide administratiboa ez duelako agortzen, bere xedea den erabakia, onartu barik dagoen akta batean aurkitzen dela adierazten dizut, bere behin-betiko onespenaren menpe dagoelarik, eta berdinaren aurrean edo eta ebatzi behar duen Bermeoko Osoko Bilkuraren aurrean altxada helegitea jarri ahal izango duzula, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30 /1992 Legeko 107. Artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera. Edozelan ere, bidezkoa iritzitako beste edozein helegite ere jarri ahal izango duzu, hala badagokio.

Bermeon, 2008ko uztailaren 24ean
LEHENDAKARIA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0