Udala

Faseak

BEHIN-BEHINEKO ESLEIPENA

2008/11/26

2008ko azaroaren 19. egunean Udalaren Kirol Patronatuko Batzarrak erabaki hau hartu dauala jakinarazten deutsut:


4.- ARTZA FRONTOIKO TABERNAREN BEHIN-BEHINEKO ESLEIPENA.


Xedea

Artza Udal frontoiko taberna eta kantxaren zerbitzua emoteko behin-behineko esleipena.


Aurrekariak

Lehenengoa: 2008ko urriaren 15ean Udalaren Kirol Patronatuko Batzordeak Artza Udal frontoiko taberna eta kantxaren zerbitzua emotea esleipen prozedurea hutsik deklaratu eban eta publizitate bako prozedura negoziatua burutzeko, baldintza agirien aldaketak onartzea eta deialdia zabaltzea.

Bigarrena: 2008ko urriaren 21ean kontratazioan parte hartzeko gonbitea ondoko lau lehiatzaleei bidali zen:

- Arantza Rodriguez Okamika.
- Gumersindo Sanz Laca.
- Eneko Mora Baraiazarra.
- Andoni Pipaon Casado.


Hirugarrena: Emanetako epe barruan, eskaintza bakarra jaso zan, Eneko Mora Baraiazarrarena. Pleguetan eskatzen ziren gutxieneko baldintzak betetzen zituela konprobatu da.


Argudioak

Bakarra: 2008ko urriaren 19an, Kontratazio Mahaiak behin behineko esleipena Eneko Mora Baraiazarrari egiteko proposamena egin dau.


Erabagia

Goian aitatutako guztia kontutan hartuta, honako hau erabagitzen da:

LEHENENGOA: Artza Udal frontoiko taberna eta kantxaren emoteko zerbitzua Eneko Mora Baraiazarrari urtean 12.000,00 €tan behin behingoz esleitzea.

BIGARRENA: Eneko Mora Baraiazarrari jakinaraztea, 15 egun balioduneko epean dokumentazio hurrengo dokumentazioa ekarri behar dituala behin betiko esleipena egin ahal izateko. Aipatutako epe hori jakinarazpena jasotzen den egunetik hasiko da zenbatzen.
Dokumentazioa:
- Kontratatzeko debekurik ez dauela aitortzea.
- Zerga-betebeharrak nahiz Gizarte Segurantzakoak betetzen dituela kreditatzen dituzten ziurtagiriak.
- Ekonomi Jardueren gaineko Zergan, kontratuaren gaiari dagokion epigrafean, alta eman diotela frogatzeko alta-agiria edo EJZren azken ordainagiria.
- Behin-betiko bermea jartzea.


Eta honen berri ematen dizut dagozkion ondorioetarako. Era berean, erabaki honekin ados ez bazaude, irmoa ez denez bide administratiboa ez duelako agortzen, bere xedea den erabakia, onartu barik dagoen akta batean aurkitzen dela adierazten dizut, bere behin-betiko onespenaren menpe dagoelarik, eta berdinaren aurrean edo eta ebatzi behar duen Bermeoko Osoko Bilkuraren aurrean altxada helegitea jarri ahal izango duzula, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30 /1992 Legeko 107. Artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera. Edozelan ere, bidezkoa iritzitako beste edozein helegite ere jarri ahal izango duzu, hala badagokio.

Bermeon, 2008ko azaroaren 25an
IDAZKARIA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0