IRAGARKIA
2008/11/26
IRAGARKIA
Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuko 2008ko azaroaren 19an egindako batzarrean, onartu eban Areneko kiroldegiko taberna zerbitzua emoteko ondoren adierazten dan moduan:
ARENEKO KIROLDEGIKO TABERNAREN ZERBITZUA EMOTEA.
1.- Erakunde esleipen emoilea:
- Erakundea: Bermeoko Udalaren Kirol Patronatua.
2.- Kontratuaren xedea:
a) Zehaztapena: Bermeoko Areneko kiroldegiko tabernaren zerbitzua emotea.
b) Burutzeko lekua: Areneko kiroldegia.
c) Burutzeko epea: urtebeteko iraupena. Luzapena: urtero luzatu ahal izango da gehienez hamar urte bete arte.
3.- Tramitazioa, jardunbidea eta esleipen modura:
a) Tramitazinoa: OHIKOA.
b) Prozedura: irekia.
4.- Kontratuaren prezioa: Esleipenduna behartuta egongo da Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuari hilero ondoko kanona ordaintzera gutxienetez 1.000€.
5.- Behin betiko bermea: behin-betiko bermea eskainitako kanonaren %5a izango da.
6.- Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea:
a) Erakundea: Udalaren Kirol Patronatua edo Berh@z bulegoa.
b) Helbidea: Arene Auzoa z.g. edo Ertzilla kalea 6-8
c) Herria eta posta kodea: 48370 Bermeo.
d) Telefonoa: 946179180 edo 946179191
e) E-mail-a: kiroldegia@bermeo.org
berhaz@bermeo.org
f) Dokumentuak eta argibideak lortzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko azken egunerarte.
7.- Eskaintzen aurkezpena:
Aurkezteko azken eguna:
a) Proposamenak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 20 egun natural.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazinoa: Baldintza pleguetan zehaztutakoa.
c) Aurkezteko lekua:
- Erakundea: Areneko kiroldegia edo Berh@z bulegoa.
- Helbidea: Arene Auzoa z.g. edo Ertzilla kalea 6-8
- Herria eta posta kodea: 48370 Bermeo.
8.- Esleipen modua:
Proposamenak, eskaintzak aurkezteko epea amaitzen denetik zenbatzen hasita, gehienez, hilabeteko epean irekiko dira.
Behin-behineko esleipena gehienez hamabost eguneko epean egingo da proposamenak ireki eta biharamunetik kontatzen hasita.
Esleipena egiterakoan, honako irizpide honeek hartuko dira oinarritzat:
a) Eskaintza ekonomikoa: % 35a arte.
b) Zerbitzua ustiatzeko proiektua. Zerbitzuaren funtzionamendua eta antolaketaren planifikazioa. %35a arte.
c) Zerbitzuan egin beharreko hobekuntzak. Eskaintzaileak eskaini beharreko zerbitzuen edukia eta hedadura. %15a arte.
d) Hurrengo erreferentziazko zerbitzuen gehienezko prezioak: kafesnea, ebakia, freskagarria edo antzekoa, garagardoa (kaña) eta pintxoa. %15a arte.
9.- Iragarki gastuak: esleipendunaren kontura.
Bermeon, 2008ko azaroaren21ean.
Lehendakaria
BAO- 2008-12-17