Bermeoko Turismo Bulegoa

Gaztelugatxeko San Juan

 

 

 

 Gaztelugatxeko San Juaneko Planoa

 

 

Mezak: ekainaren 24an, uztailaren 31n, abuztuaren 29an eta abenduaren 30ean.

 

Bitxikeriak:

□ Harkaitz gainean Gaztelugatxeko San Juan baseliza dago. 241 eskailera igo behar dira hara heltzeko, baina eskaileren oinarrira heldu ahal izateko, labarra jaitsi behar da, 15 minutu gutxi gorabehera oinez, beraz, kontuan izan behar dugu, autoa edo busa uzten dugun lekutik joan-etorri guztia egiteko ordu eta laurden inguru behar izango ditugula.

□ 1963. urtean, itsas hondoan jarri zen Begoñako Amaren irudia.

 

Ez ahaztu:

- Ohitura zaharrek diote, igotzen denean hiru bider jo behar dela San Juaneko kanpaia desio bat bete ahal izateko edo izpiritu txarrak uxatzeko.

- Eraman zurekin sortzen duzun zaborra, ze nahiz eta sastar-ontziak egon, lagundu egingo duzu horrela ingurua garbi mantentzen.

 

Gomendioak:

- Udan, Gaztelugatxek bisita asko hartzen ditu, beraz, hobe da goizetik joan goizez zein arratsaldez, eguzkia sartzen ikustea ikuskizun liluragarria delako hemen, batez ere ekainean eta uztailean (Hegaluze itsasontzian ikusteko aukera dago).

- Hara heltzeko bideak aldapa handia dauka, beraz, oinetako egokia eramatea ezinbestekoa da eta ez da gomendagarria ibiltzeko arazoak dauzkatenentzat, umeen aulkitxoekin joateko, …

- Ura eramatea beti da ideia ona.

- Seinale guztiak bete (trafikokoak eta informatzaileak)

 

 

info+

 

Itsasoa menperatzen duen gaztelu...

SJGaztelu2_03.jpg

Turismo bulegoa

Lamera z/g

48370 Bermeo

Tel 94 617 91 54

e-mail: turismoa@bermeo.eus

Certificado IqNet. MANAGEMENT SYSTEM AENOR. Empresa registrada AENOR. Servicio certificado