Udala

Izapidea

Espedienteen kopiak (IZ 24/05-08)

Xedea

Herritarrak, udalak izapidetutako edozein espediente edo erabagiren kopia eskatzeko eskubidea dauka, horreetan interesduna dan heinean. Kopia horreek eskuratu ahal izatea da izapide honen helburua.

Interesdunek aurkeztu beharreko dokumentazinoa

-Eskaera-orri orokorra.-DNI edo NAN agiri originala.-Parte interesatua dala ziurtatzen dauan beste edozein agiri.

Prozedurea

Udal espediente batetan parte dan herritar edo interesdunak, espediente jakin horren kopia eskatzen Berh@z bulegora bideratzen da.Espedientearen kopia eskaria, eskaera orri orokorrean adierazten dau, ahalik eta datu gehienak jasota. Eskaera orri orokorrari sarrera erregistroa emoten jako eta jagokon sailera bideratzen da. Sail erantzuleak espediente motaren arabera honako aukerak daukaz:1.- Plano ugari edo proiektuak daroezan espedienteen kasuan, horreen kopia errazteko, sail erantzuleak, espedientea Art Print inprentara bideratzen dau eta herritarrari edo interesdunari dei egiten deutso, inprentara hurbildu, kopiak ordaindu eta eskatutako espedientea jaso daian.2.- Espediente arrunta bada, sail erantzuleak, horren kopiak atara eta aste bete baino lehen Berh@z bulegora bideratzen dauz, herritarra, aste bete igarota, bila datorrenean, orri kopuruaren arabera auto-kitapena egin eta kopiak emoteko.Hilabetea igarota herritar edo interesduna bila ez baletor, kopia horreek zenbatu ostean suntsitu egiten dira horren kontrako abisurik egon ezean (oporretan, gaizorik, gertariren bat ...) eta berriro herritar-interesdun berak, espediente berberaren kopiak eskatzekotan, aurrekoak be kitatzen jakoz.

Eskariak egiteko epea

Beharrizana dagoanean

Eskaria egiteko lekua

BERH@Z bulegoan.Ertzilla kalea, 8.

Eskariak egiteko ordua

Goizez 08:30-14:30 Martitzen-eguenetan 16:30-19:00 Zapatutan 10:00-13:00. Udan arratsaldez itxita

Izapideak egiteko unidadea

BERH@Z eta Sail erantzuleaErantzukizuna: Kopiak atara dauzan sailak

Telefonoz egin daitekezan gestinoak

- Izapideen ganeko kontsultak- Hitzordua emotea- Bestelako informazinoa emotea *Informazinoa eta eskariak etxebizitzara bideratuko dira

Hartu-emonetarako telefonoa

94 617 91 91

Zenbatekoa

Kopia mota eta kopuruaren arabera

Oharrak

Kudeaketea behar dan moduan burutzeko, izapideak egiteko unidadeak dokumentazino osogarria eskatzeko eskumena dauka, Toki Erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugatzearen Araudiaren 57.1. h artikuluaren arabera.Inprimakian agertzen dan edozein datu beteko ez balitz, edo errakuntzarik balego, ez da, Udal administrazinoaren aurrean alegatzeko karia izango.

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0