XIV. mendean dokumentatua dago. Bertan egiten ziren garai hartan itsasgizonen kofradiako batzarrak eta bertan aukeratzen ziren erakunde honetako etxezainak. Gurutzearen eta Santa Marinaren izenpekoa izan ohi da eta hortik datoz Kurtzio eta Santamañe izenak. Ermita ondoan, bere mendebaldean, San Lazaro ospitalea egon zen garai batean. XX. mendearen hasieran, iparraldeko fatxadan berrikuntzak egin ziren leihoak eta kanpandorre berria eraikiaz. Ermitaren altuera igo egin zen. Oraindik nabari daitezke antzinako kanpandorrea eta bere hegoaldeko antzinako sarrerako arkua.
Turismo bulegoa
Lamera z/g
48370 Bermeo
Tel 94 617 91 54
e-mail: turismoa@bermeo.eus