Udala

LokaLeku

BERMEOKO GAZTEEN LOKALEN ALKARBIZITZARAKO GIDA

Azken urteotan gero eta gazteen lokal gehiago dagoz gure udalerrian, gazteen sozializazino eta aisi modu barrien joera orokorra jarraituz.

Errealidade hori hobeto ezagutzeko eta gazteen, jaubeen eta auzokideen artean sortu daitekezan alkarbizitza arazoak gitxitzeko asmoz, Bermeoko Udalak 'LokaLeku' izeneko parte hartze prozesua jarri dau martxan 2014. urtean. Parte hartze prozesu horren emoitza da orain aurkezten dogun 'Bermeoko Gazteen Lokalen Alkarbizitzarako Gida' hau. Gida honen helburu nagusia lokalen erabiltzaile eta auzokideen arteko alkarbizitza hobetzea eta segurtasun arazoak ekiditea da.

Gida honela dago banatuta: oinarrizko baldintzak (erregistroa, gazte lokalek bete beharreko gitxieneko baldintzak eta alkarbizitzarako gitxieneko baldintzak), administrazino arloko gomendioak, bizigarritasun gomendioak, osasunerako gomendioak, segurtasun arlokoak, alkarbizitzarako gomendioak eta drogen kontsumoari buruz kontuan izatekoak.

 

Alkarbizitzarako gida

Lokal bat zabaltzeko eskaera-orria

Gazte lokalen ordutegi bereziaren egutegia

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0