Carlos I. Enperadorearen sasoian eraikia, XVI. mendean. Goiko aldean, nahiko narriatuta bada ere, Bermeoko armarria agertzen da, enperadorearena eta Bizkaiko Jaurerrikoa. Irteera bi dauzka urak, kalitate handikoak, gainera. Auzokoek erabiltzen zuten, baina itsasontziak urez hornitzeko ere erabiltzen ziren. 1827. urtean, lur-jausiak izan ziren eta erdi sikatu egin zen iturria. 1931. urtean itxi zen behin betiko, urak kutsatu egin zirelako.
Turismo bulegoa
Lamera z/g
48370 Bermeo
Tel 94 617 91 54
e-mail: turismoa@bermeo.eus