Matxitxako muturraren mendebaldeko kostaldean, Gaztelugatxe, harkaitz gainean eraikitako zubi batez lehorrera lotutako penintsulatxo bat da. Bere gailurrean San Juan Gaztelugatxekoaren ermita eta aterpea daude. Gora iristeko 231 harmailez osatutako bidexka bat dago. XVIII. mendearen amaieran, Iturrizak, 425 maila zituela adierazten du.
1053an, Eneko Lopezek eta Toda bere emazteak, uharte honen inguruko lurren dohaintza egin zioten San Juan de la Peñako monastegiari. 1334an, Gaztelako errege Alfonso XI.ak, Juan Nuñez Larakoa harrapatu nahian zebilela, Gaztelugatxe setiatu zuen, baina, gotorleku honetan sendo eutsi zuten Bizkaiko zenbait jauntxok:
“(...) et por esto salio de Bermeo, et fué cercar la Peña de Sanct Joan, que es á dos leguas dende; et esta Peña est muy fuerte, ca cercala toda la mar, sinon tan solamiente una estrecha entrada. Et el Rey asentó allí real, et mandó traer engeños con que la combatiesen, et moró y un mes. Et estaba dentro en la Peña mucha buena compaña de omes fijos-dalgo, et tenian muchas viandas: et por esto el Rey non la pudo cobrar en aquel tiempo mientra que y estaba (...)”
1696an, Errotxelako herexeak Izaro eta Gaztelugatxe hartu zuten, lapurretak eta suntsiketak burutuz. 1782ko apirilaren 29an, ingelesak izan ziren Gaztelugatxeko ermitan sartu zirenak.
Behintzat, XVII. mendetik aurrera, ohikoa bihurtu zen Bermeoko udalak prozesioan, jurisdikzio ekintzak burutzea Gaztelugatxera, Izarora eta Demikura. Gaztelugatxera oraindik ere, abuztuaren 29an egiten da. Berezia da ekainaren 24an ospatzen den San Juan eguna ere: bermeotarrak erromerian joaten ohi dira Gaztelugatxera egun honetan.
Turismo bulegoa
Lamera z/g
48370 Bermeo
Tel 94 617 91 54
e-mail: turismoa@bermeo.eus