XIV. mendean, Bermeoren sasoirik oparoenean, harresiz inguratu zen hiribildua bere defentsarako. Zazpi ate zituen harresi honek, baina gaur egun, berau baino ez da geratzen. Ikusgarriak dira bere egitura eta hormaren zabalera.
Hiribilduaren harresitik eta bertora sartzeko zazpi ateetatik geratzen den aztarna bakarra dugu. XIV. mendekoa da. Kanpo aldekoa arku zorrotza da eta barru aldekoa, berriz, zapalagoa. Bien artean burdin-sarea jaisten zen zirrikitua ikus dezakegu, baita ateetako gontzen euskarriak eta hauek zeintzuetan zuloetan trangatzen ziren <//span>ere bai.
Turismo bulegoa
Lamera z/g
48370 Bermeo
Tel 94 617 91 54
e-mail: turismoa@bermeo.eus