Tramiteak

Tramitea

Alkarbizitza agiria/ziurtagiria On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaTelefono bidezko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Helburu nagusia da ziurtagirian adierazoten dan etxebizitzan bizi diran pertsonak justifikatzea. Udalerrian erroldaturik egotea nahitaezko baldintzea da ziurtagiri hau eskuratzeko. Ziurtagiri hau pentsinoak, Lanbideren tramiteak, bekak, errenta-aitormenak eta abar izapidetzeko baliagarria izaten da.

Nori zuzendutako tramitea da?

Bere bizilekuan bizi diran pertsonek kreditatu behar dauzan edozein herritarri.

Baldintzak: Bermeon erroldatuta egotea.

Zein da tramite honen erantzulea?

Idazkaritza: Estadistika Zerbitzua.

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaerea?

Ez dago epe mugarik.

Tramitazino epea:

Berehala emoten dira agiriak.

Administrazino-isiltasunaren eragina:

Baieztekoa (legea bete ezkero)

Tasa ordainketarik:

Ez dago. Dohaineko tramitea da.

Udalaren konpromisoa:

Bai Alkarbizitza Agiria, baita Errolda Agiria berehala igortzen dira.

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz bulegoan: Egunero: 8:30-14:30

Martitzen eta eguenetan: 16:30-19:00

Zapatuetan: 10:00-13:00

Udan arratsaldeetan itxita

Telefonoa

Udalak, telefono bidezko 010 Zerbitzuaren bidez be alkarbitzitza agiriak tramitatzen dauz. Kasu guztietan modu honetan tramtitatutako alkarbizitza agiri zein ziurtagiri guztiak, erroldan agertzen dan helbidera bideratuko dira. Zerbitzuaren ordutegia:

Egunero 8:30-14:30
Martitzen eta eguenetan: 16:30-19:00
Zapatuetan: 10:00-13:00
Udan arratsaldeetan itxita

eMaila

Udalak mail bidez ere jasotako idatziak bideratzen dauz, horretarako zure eskaria antolakuntza@bermeo.eus helbidera bialdu behar dozu. Eskaria tramitatuta, alkarbizitza agiri zein ziurtagiria, erroldan agertzen dan helbidera bideratuko jatzu, inoiz ez, bialdu dan mailera.

Hitzordua

Alkarbizitza agiri zein ziurtagiriagaz erlazionatutako edozein gai landu edo aztertzeko, Estadistikako langileagaz hitzordua hartu daikezu. Horretarako 010 zerbitzura deitu daikezu, Berhaz bulegoan eskatu daikezu edo on-line egin daikezu.
Estadistikako langileagaz jarduteko ordutegia: EGUNERO 10:00-14:30era

Alkarbizitza agiri eta ziurtagiriagaz erlazionatutako dokumentazinoa honakoa da:
IN-01,

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiakaz egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dozuzan datu pertsonalen tratamentua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia euki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: BIZTANLEEN ERROLDEA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: Bermeoko Udalaren biztanleen erroldea kudeatzea eta tratamentu automatizatua egitea.

DATUAK JASOTEKO PROZEDUREA: Aurrez aurre, edo eskabide zein formulario bidez
LAGAPENAK: Estadistikako Institutu Nazionala

TRATAMENTU-SISTEMEA: Mistoa

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (Tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK: Maila ertaina

PUBLIKAZINO DATEA:  BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DAUKAN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180010
 “Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako” kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Jarri daitekeen administrazino helegitea berraztertze-helegitea izango da, ebazten dauen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik. Horreei jagoken administrazino helegitea gorajotze-helegitea izango da, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa. 

Tramite zerrenda