Tramiteak

Tramitea

Datu estadistikoak/ Datos estadísticos On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaTelefono bidezko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Herritarrak proiekturen bat burutu, jakin-mina ase edo bestelako erabileretarako datu estatistikoak eskatzeko aukerea izapide honen bidez.

Nori zuzendutako tramitea da?

Eskatzen dauan edozein herritarri

Zein da tramite honen erantzulea?

Idazkaritza: Estatistika Zerbitzua

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Ez dago epe murrizketarik

Tramitazio epea:

Berehala

Datu konplexuetan (artxibora jo beharra egotekotan): 10 egun

Administrazio-isiltasunaren eragina:

Baiezlea

Tasa ordainketa:

Ez dago. Dohaineko tramitea

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berh@z Bulegoan. Ertzilla 6-8 Bermeo.

Ordutegia: 08:30- 14:30 Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

Telefonoa

Udalak, telefono bidezko 010 Zerbitzuaren bidez ere tramitatzen dau. Kasu guztietan telefonoz tramtitatutako agiriak edo dokumentuak bialdu behar badira, erroldan agertzen dan helbidera bideratuko dira. Zerbitzuaren ordutegia:

Egunero 8:30-14:30

Martitzen eta eguenetan: 16:30-19:00

Zapatuetan: 10:00-13:00

Udan arratsaldeetan itxita

eMaila

Udalak mail bidez ere jasotako idatziak bideratzen dauz, horretarako zure eskaria antolakuntza@bermeo.eus helbidera bialdu behar dozu. Modu honetan egindako eskariak jasotako helbide elektronikora bueltatzen dira, interesdunak beste jakinarazpen bide bat jakinarazo ezean.

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Estatistikako arduraduna) EGUNERO 10:00-14:30era

IN-04: Datu estadistikoen eskari inprimakia (behekaldean)

 

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

 

FITXATEGIAREN IZENA: BIZTANLEEN ERROLDA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK:Bermeoko Udalaren biztanleen errolda kudeatzea eta tratamendu automatizatua egitea.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA:Aurrez aurre, eskabide eta formulario bidez

LAGAPENAK:Estatistikako Institutu Nazionala

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK:Maila ertaina

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180010

 "Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Jarri daitekeen administraio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharreko.

Tramite zerrenda