Tramiteak

Tramitea

Atzerritarren errolda eguneratu/ Actualizar el padrĂ³n de los extranjeros On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaHitzordua

Xedea:

Europear Erkidegokoak ez diran atzerritarrak eta etengabeko erresidentzi baimena ez daukienen erresidentzia baimena gaurkotzea da tramite honen xedea.

Nori zuzendutako tramitea da?

Errolda eguneratu nahi dauan edozein atzerritarrari

Baldintzak:

Atzerritarra izatea eta Bermeon erroldaturik egotea

Zein da tramite honen erantzulea?

Idazkaritza: Estatistika Zerbitzua

Ebazpena

Alkateak

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Erresidentzia baimena urte biro gaurkotu behar da. (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dauzan 7/1985 Legeko 16.1 artikulua)

Tramitazio epea:

Berehala

Administrazio-isiltasunaren eragina:

Baieztekoa

Tasa ordainketa:

Ez dago. Dohaineko tramitea da.

Aurkeztu beharreko dokumentazinoa:

Nortasuna kreditatzen dauan agiri ofizial bat.

Bete beharreko dokumentazioa arreta zerbitzuan eskuragarri eukiko dozu.

Konpromisoa: Berehala ekintza bakarrean.

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

 

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berh@z Bulegoan. Ertzilla 6-8 Bermeo.

Ordutegia: Egunero 08:30- 14:30, Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00, Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

Hitzordua

Estatistikako langileagaz hitzordua hartu daikezu. Horretarako 010 zerbitzura deitu daikezu, berhaz bulegoan eskatu daikezu edo on-line egin daikezu.

Estatistikako langileagaz jarduteko ordutegia: EGUNERO 10:00-14:30era

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

 

FITXATEGIAREN IZENA: BIZTANLEEN ERROLDA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK:Bermeoko Udalaren biztanleen errolda kudeatzea eta tratamendu automatizatua egitea.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA:Aurrez aurre, eskabide eta formulario bidez

LAGAPENAK:Estatistikako Institutu Nazionala

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK:Maila ertaina

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180010

 "Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Jarri daitekeen administraio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa. 

Tramite zerrenda