Tramiteak

Tramitea

Errotuluen dirulaguntza eskaria On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Errotulua euskeraz ipintzeagatik dirulaguntza jasotzeko aukera eraentzea da izapide honen helburua

Nori zuzendutako tramitea da?

Dendetako, tabernetako, negozio txikietako eta beste edozein jardueratako errotulazinoa euskeraz ipini gura daben jardueretako titularrei

Baldintzak:

- Errotulua euskeraz idatzita egotea

- Testua zuzen idatzita egotea. Holan ez bada, zuzentzeko aukerea izango da

Zein da tramite honen erantzulea?

Euskera Saila

Ebazpena

Alkatea

Administrazio-isiltasunaren eragina:

Ezezlea

Konpromisoa:

Ekintza bakar batean dokumentazino guztia jaso eta tramitatuko da.

Hobaria:

Udalak kitatzen dauan taseari aplikatzen jako, tasa hori egin behar dan gastuaren araberakoa da eta kopuru horren %75eko diru laguntza eskaintzen dau Udalak errotulua euskeraz jartzekotan:

2019rako Tasak (Urgintza Lizentzien tasea arautzen dauen ordenantza Fiskala)

  1. 300 eurotik beherakoak:                                                15,97
  2. 300,01 euro eta 601 euro bitartekoak:                            31,96
  3. 601,01 euro eta 1.502 euro bitartekoak:                         63,88
  4. 1.502,01 euro eta 3.005 euro bitartekoak:                     149,80
  5. 3.005,01 euro eta 6.010 euro bitartekoak:                     249,88
  6. 6.010,01 eurotik gorakoak:                                           299,95

Tasa honeri, aurkeztutako aurrekontuaren (BEZa kanpo) %5a gehitu behar jako, Eraikuntza, Instalazino eta Obren ganeko Zergea arautzen dauen Ordenantza Fiskalaren arabera

Diru laguntzak ez dauka zergan eraginik.

Tramitazino epea: Dokumentazinoa jaso eta sarrera emon berehala

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz Bulegoan.

Ertzilla 6-8 Bermeo.

Ordutegia: 08:30- 14:30 Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

eMaila

Eskaria antolakuntza@bermeo.eus helbidera bideratu daikezu izenpetuta eta jagokon agiri guztiak aurkeztuta.  Sarrera emon eta Euskera Sailera bideratzen dira modu honetan aurkeztutako agiriak.

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Euskerako teknikaria) EGUNERO 08:00-15:00 etara

Jarri daitekeen administraio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa.

Tramite zerrenda