Tramitea
Xedea:
Errotulua euskeraz ipintzeagatik dirulaguntza jasotzeko aukera eraentzea da izapide honen helburua
Nori zuzendutako tramitea da?
Dendetako, tabernetako, negozio txikietako eta beste edozein jardueratako errotulazinoa euskeraz ipini gura daben jardueretako titularrei
Baldintzak:
- Errotulua euskeraz idatzita egotea
- Testua zuzen idatzita egotea. Holan ez bada, zuzentzeko aukerea izango da
Zein da tramite honen erantzulea?
Euskera Saila
Ebazpena
Alkatea
Administrazio-isiltasunaren eragina:
Ezezlea
Konpromisoa:
Ekintza bakar batean dokumentazino guztia jaso eta tramitatuko da.
Hobaria:
Udalak kitatzen dauan taseari aplikatzen jako, tasa hori egin behar dan gastuaren araberakoa da eta kopuru horren %75eko diru laguntza eskaintzen dau Udalak errotulua euskeraz jartzekotan:
2019rako Tasak (Urgintza Lizentzien tasea arautzen dauen ordenantza Fiskala)
Tasa honeri, aurkeztutako aurrekontuaren (BEZa kanpo) %5a gehitu behar jako, Eraikuntza, Instalazino eta Obren ganeko Zergea arautzen dauen Ordenantza Fiskalaren arabera
Diru laguntzak ez dauka zergan eraginik.
Tramitazino epea: Dokumentazinoa jaso eta sarrera emon berehala
Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila
Berhaz Bulegoan.
Ertzilla 6-8 Bermeo.
Ordutegia: 08:30- 14:30 Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00
Udan Goizez bakarrik
Eskaria antolakuntza@bermeo.eus helbidera bideratu daikezu izenpetuta eta jagokon agiri guztiak aurkeztuta. Sarrera emon eta Euskera Sailera bideratzen dira modu honetan aurkeztutako agiriak.
Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Euskerako teknikaria) EGUNERO 08:00-15:00 etara
IN-79 Eskaria
Jarri daitekeen administraio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa.