Tramiteak

Tramitea

Zorren zatiketa On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaTelefono bidezko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Alkateak, zergadunak hala eskatuta, zorren ordainketa geroratu edo zatikatu ahal izango du zordunaren egoera ekonomiko eta finantzarioak, Udalak zuhurtziarekin aintzat hartuta, ordainketa egitea eragozten badio aldi baterako. Zatiketa edo geroratze hori eskatzeko jarraitu beharreko urratsak xedatze da izapide honen helburua.

Nori zuzendutako tramitea da?

Bai borodatezko bai derrigorrezko epealdian 150 € baino gehiagoko zorra eukita, zatiketa edo geroratzea eskatu nahi dauan edozeini.

Zein da tramite honen erantzulea?

Ekonomia eta Ogasun Saila

Baldintzak

150,00 eurotik beherako zorrak ezin izango dira.

Ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko gehienezko epea 20 hilabetekoa izango da.

800,00 eurotik beherako zorrak:  

- Zatikapena: Ez da egokia.  

- Gerorapena:   150 eta 300 euroren artean......................: 1 hilabete  

301 eta 500 euroren artean......................: 2 hilabete  

501 eta 800 euroren artean......................: 3 hilabete

Ordainketak geroratu edo zatikatu ahal izateko, nahitaezkoa da eskatzaileak geroratu edo zatikatutako zorren ordainketa helbideratzea.

800,00 eurotik gorako zorrak:    

- Zatikapena:    800 eta 3.000 euroren artean....................: 6 hilabete  

3.001 eta 12.000 euroren artean..............:12 hilabete  

12.001 eta 24.000 euroren artean............:16 hilabete  

24.001 eurotik aurrera..............................:20 hilabete    

- Gerorapena:    800 eta 3.000 euroren artean....................: 6 hilabete  

3.001 eta 12.000 euroren artean..............:12 hilabete  

12.001 eta 24.000 euroren artean............:16 hilabete  

24.001 eurotik aurrera..............................:20 hilabete

Zordunak aldi exekutiboan ordaintzeke dituen eta geroratuta edo zatikatuta ez dauden zorren guztizkoa geroratu edo zatikatu beharko da, salbuespenik gabe.

Ezohiko kasuetan edo interes publikoko arrazoiengatik, ezohiko gerorapenak edo zatikapenak onartuko dira.

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Gerorapena edo zatikapena borondatezko aldian nahiz aldi exekutiboan onartu ahal izango da.

Tramitazio epea:

Erabakia hartzeko epea: 2 hilabete eskaria hartu denetik.

Administrazio-isiltasunaren eragina:

Epe horretan ez bada hartzen erabakia isiltasun negatiboa dagoala ulertu beharko da.

Tasa ordainketa:

Ez dago tasarik, dohaineko tramitea da.

Gerorapenentzat ez da bermerik eskatuko zor den guztizko zenbatekoa 6.000,00 eurotik beherakoa denean.

Ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko eskariari uko egiten bazaio, berandutzako interesak likidatuko dira borondatezko aldia amaitzen den unetik ebazpen ukatzailea ematen edo ordainketa gauzatzen den unera arte igarotako denboragatik.

Geroratutako zenbatekoa ez ordaintzeak aldi exekutiboaren hasiera ekarriko du ordaintzeke dagoen guztia kobratzeko.

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz Bulegoan:

Ertzilla 6-8 Bermeo

Ordutegia: 08:30- 14:30 Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

Telefonoa

010 zenbakira deituta, beharrezko informazio guztia eskeini daikeoke herritar zein interesdunari. Ezingo dau bide honetatik tramitazioa hasi baina hasi aurretik jakin beharreko guztiaz jabetzeko aukera eskaintzen jako. Kasu gehienetan, zehatz mehatz kasua aztertu ahal izateko, udal Diruzainagaz hitzordua hartzea gomendatzen da eta telefonoz hitzordu hori hartzeko aukera eskaintzen jako, eskaria egiterakoan, salbuespenik aplikatzerik dagoen ere azterturik eukiteko beta eskaintzeko interesdunari.

010 zerbitzua Bermiotik kanpo erabiltzekotan 946179100 zenbakira deitu behar da.

Ordutegia:

8:30- 14:30 Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

eMaila

Eskaria izenpetuta eta jagokon agiri guztiak erantsita, antolakuntza@bermeo.eus helbidera bideratu daiteke, sarrera emon eta Diruzaintzara bialdu eta tramtiazioa hasteko.

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Diruzaina)

IN-03: Eskaera Orri Orokorrean: Dokumentu honetan jartzen dira kariak, arrazoiak, zergatiak eta zer egin nahi dan, zatiketa edo geroratzea.

AF-E 01/ Ordenantza fiskal orokokorra

215/2005 FORU DEKRETUA, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-bilketari buruzko araudia onetsi duena

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, datu guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: HIRUGARRENGOAK

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: Udalerriko zergadun guztiek ordaindu beharreko zerga guztiak kudeatzea eta kontrolatzea.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Aurrez aurrekoa, agiri ofizialak, ordainagiriak, errolda fiskalak edota eskabideak aurkeztuta.

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi.

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK:Maila ertaina

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180012

 "Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Jarri daitekeen administrazio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa.

Tramite zerrenda