Tramiteak

Tramitea

Fakturen erregistroa On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Udalera heltzen diran fakturak erregistratzea da izapide honen helburua

Nori zuzendutako tramitea da?

Udalagaz lan egiten daben hornitzaileei eta enpresei

Zein da tramite honen erantzulea?

Antolakuntza eta Teknologi Barriak Saila: Berhaz

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Ez dago epe murrizketarik

Tramitazio epea:

Berehala

Konpromisoa:

Udalean aurkezten diran faktura guztiak erregistraturik gelditzen dira berehala ditu ikusgai kontabilidadeko arduradunak.

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz Bulegoan

Ertzilla 6-8 Bermeo.

Ordutegia: 08:30- 14:30, Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00, Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

eMaila

Udalak mail bidez ere jasotako fakturak bideratzen dauz, horretarako antolakuntza@bermeo.eus helbidera bialdu behar da.

Faktura jasota berehala sarrerea emon, eskaneatu eta kontabilidadera bideratzen da

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Antolakuntzako teknikaria) BARIKUTAN 11:00-12:00 etara

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

 

FITXATEGIAREN IZENA: KONTABILIDADEA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: Udaleko aurrekontuaren eta ordainagiri-erregistroaren kontabilitate-kudeaketa.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Eskabideak, formularioak, elkarrizketak, udalarekin egindako kontratuak, ordainagiriak, errolda fiskalak.

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi.

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK: Oinarrizko maila

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180013

 "Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Jarri daitekeen administraio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa 

Udala, faktura elektronikoa martxan jartzeko lanetan dihardu, aukera hau ere eskaintzeko interesdun guztiei.

Tramite zerrenda