Tramiteak

Tramitea

Tasak eta zergak banketxean helbideratu On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Tasak eta zergak banketxean helbideratzeko modua islatzea da izapide honen xedea.

Nori zuzendutako tramitea da?

Udalagaz ordainketaren bat egiteko eukita banketxe bidez egin helbideratuta burutu nahi dauan  edozein zergaduni.

Baldintzak:

Kontu korrontearen titularra higiezinaren jabea izan behar da.

Banku helbideratzea:
1.-Aldez aurretik Udal Administrazioari eskatuko zaio.
2.-Aldizka muga eguneratzen eta taldeka jakinarazten diren zergetatik bat, batzuk edo guztiak helbidera daitezke.
3.-Ordainagiriak jakinarazpenean edo likidazioan adierazten den egunean zordunduko dira kontuan.
4.-Ordainagiriak itzuliz gero, haien zenbatekoa ez bada ordaintzen borondatezko aldian, bilketa exekutiboa hasiko da.
5.-Ordainketen helbideratzeak baliozkoak izango dira mugagabez. Zergadunek helbideratzeak anulatu edo beste establezimendu batera aldatu ahal izango dituzte edozein unetan, Udal Administrazioari horren berri emanez ezarritako epean.
6.-Udalak helbideratzea ezeztatu egin ahal izango du ordainagiriak itzultzen bazaizkio edo helbideratutako kontuan ez badago saldo nahikorik.
7.-Udalak, helbideratze eskabideak aurkezteko muga eguna edo helbideratzeek zein egunetik aurrera eragina izango duten zehazten du. Hau da, normalean kaleratzeko dagoen padroian edukiko du helbideratze honek
eragina. Sarrera arrunten kasuan, datorren likidazioan.
8.-Ezohiko kasuetan, Alkateak helbideratutako ordainagiriak borondatez ordaintzeko aldia luzatu ahalko du.

Zein da tramite honen erantzulea?

Ekonomia eta Ogasun Saila

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Ez dago epe murrizketarik

Tramitazio epea:

Berehala sarrera emon, erregistratu eta ordenantzan arabera eragina daukan momenturako prest.

Administrazio-isiltasunaren eragina:

Baiezlea

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz Bulegoan:

Ertzilla 6-8 Bermeo

Ordutegia: 08:30- 14:30 Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

eMaila

Eskaria izenpetuta eta beharrezko edukin guztiak jasota, antolakuntza@bermeo.eus helbidera bideratu daiteke.

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Errenta ABT) EGUAZTENETAN 10:00-12:00etara

IN-18.- Tasak eta zergak banketxean helbideratzeko eskaera orria

IN-209 Banketxeko datuak

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, datu guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: HIRUGARRENGOAK

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: Udalerriko zergadun guztiek ordaindu beharreko zerga guztiak kudeatzea eta kontrolatzea.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Aurrez aurrekoa, agiri ofizialak, ordainagiriak, errolda fiskalak edota eskabideak aurkeztuta.

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi.

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK:Maila ertaina

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180012

 "Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Birjartze errekurtsoa:

1.-Zergen eta zuzenbide publikoko gainerako sarreren aplikazio eta eraginkortasunari buruzko egintzen kontra birjartze errekurtsoak jartzeak ez du aurkatutako egintzaren betearazpena etengo, dagozkion lege ondorioekin, kuota edo eskubide likidatuen bilketa, interesak, errekarguak eta zehapenak barne.
Zerga zehapenak ezartzeko egintzak automatikoki etenda geratuko dira errekurtsoa jartzen bada.

2.-Hala ere, birjartze errekurtsoa epe eta denbora egokian aurkezteak aurkatutako egintzaren betearazpena automatikoki etengo du bermerik aurkeztu beharrik gabe, zerga zorra borondatezko aldian badago edota
errekurtsoa premiamenduzko probidentziaren aurka jarri bada eta, kasu bietan, borondatezko aldia amaitzen den unean zor den zenbatekoa 6.000,00 euro edo gutxiagokoa bada.

3.-Aurreko puntuan adierazitakoak baino zenbateko handiagoen kasuan, interesdunak, errekurtsoa jartzeko epearen barruan, aurkatutako egintza etetea eskatu ahal izango du.
Horretarako, ezinbestekoa izango da bermea jartzea, errekurtsogileak honako hauen artean aukeratu beharko duelarik:
-Eskudirua edo herri baloreak gordailutzea Kreditu entitate edo elkarren bermerako sozietate batek emandako abal edo fidantza solidarioa, edota kauzio aseguruaren ziurtagiria.

4.-Errekurtsoa ebazteko eskumena duen organoak bermerik gabeko prozedura etetea erabaki ahalko du, bermea derrigorrezkoa denean Ordenantza honetan etenaldi automatikorako ezarritako muga gainditu delako, honako kasu hauetan:
-    Oker aritmetikoa, materiala edo egitez sortutakoa egon daitekeela ikusten bada.
-    Errekurtsogileak, bermea aurkeztu ezina alegatu eta justifikatzen badu,ebazteko eskumena duen organoaren irizpidearen arabera.

5.-Etetea ematearen ondorioz, haren denbora guztiarengatik berandutzako interesak ordaindu beharko dira beti, eta birjartze errekurtsoan bakarrik izango ditu ondorioak.

6.-Birjartze errekurtsoa hilabeteko epean jarri behar da, berraztertzeko eskatzen den egintzaren berariazko jakinarazpena egiten den egunaren edo zergadunen edo ordaintzera behartuta daudenen errolda edo matrikulak jendaurrean egoteko epea amaitzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
Aldian aldiko mugaeguna duten eta taldeka jakinarazi behar diren zorrak direan, errekurtsoa ordainketa egiteko borondatezko aldian jarri ahal izango da, edo hilabeteko epean, aipatutako aldia amaitu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Tramite zerrenda