Tramiteak

Tramitea

Ondare erantzukizun eskaria On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Ondare erantzukizun eskaria jasotzea da izapide honen xedea.

Nori zuzendutako tramitea da?

Gertakari batengatik, ondare erantzukizuna eskatzeko eskubidea daukan edozein interesduni. Tramite hau Udalak ofizioz ere hasi daike.

Zein da tramite honen erantzulea?

Ekonomia eta Ogasun Saila

Baldintzak:

Ondare erantzukizuna eskatzeko agirian, jasandako kalteak eta zerbitzu publikoarekiko daukien erlazioa adierazi  beharko da nahitaez. Horregaz batera, balorazio ekonomikoa eta kalteak sortu ziran une zehatzari, nahi besteko alegazio, dokumentu eta egokiak ikusten diran edukiak erantsiko jakoz.

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaera?

Ezbeharra gertatzen danean

Tramitazio epea:

Berehala jaso eskaria eta sarrerea emon Errenta Sailak momentuan euki daian.

Tramitea, gehienez 6 hilabetetan.

Administrazio-isiltasunaren eragina:

Ezezlea

Udal konpromisoa:

Eskariari sarrerea momentuan emoten jako eta ekintza bakarrean dokumentazino guztia jasota gelditzea da udal konpromisoa tramitazioa hasi eta dokumenu gehiago ekartzen etorri beharra euki gabe.

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko data: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berh@z Bulegoan:

Ertzilla 6-8 Bermeo.

Ordutegia: 08:30- 14:30 Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

eMaila

Agiri guztiak aurkeztuta, IN-23 inprimakia izenpetuta eta erantsi beharreko gainerako dokumentazinoa jasota, antolakuntza@bermeo.eus helbidera bialdu daiteke, sarrerea emon eta Ekonomia eta Ogasun Sailera bideratzeko.

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Errenta ABT) EGUAZTENETAN 10:00-12:00etara

IN-23: Ondare erantzukizuna eskatzeko agiria

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, datu guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: SARRERA ETA URTEERA ERREGISTROA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: Bermeoko Udalean sartzen edo irteten diren agirien, Idazkaritzako agirien (dekretuak, erabakiak) eta beste espediente batzuen sarrera eta irteera erregistroko aplikazio guztiak.

 DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Eskabide eta beste formulario mota batzuen bidez interesdunek emandako datuak.

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK:Maila altua

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180032

Ondare erantzukizun izapide honen baitan espediente ekonomiko bat garatzen bada, sarrera erregistroko fitxategian ez ezik HIRUGARRENGOEN fitxategian ere jasoko litzatekez zure datuak:

FITXATEGIAREN IZENA: HIRUGARRENGOAK

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: Udalerriko zergadun guztiek ordaindu beharreko zerga guztiak kudeatzea eta kontrolatzea.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Aurrez aurrekoa, agiri ofizialak, ordainagiriak, errolda fiskalak edota eskabideak aurkeztuta.

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi.

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK:Maila ertaina

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180012

 "Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

 

Jarri daitekeen administrazio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa 

Tramite zerrenda