Tramiteak

Tramitea

Errolda baja agiria On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaTelefono bidezko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Udal erroldan egondako herritarraren heriotzagatik honen baja ziurtatzen dauan ziurtagiria eskaintzea da izapide honen helburua. Ziurtagiri hau pentsinoak, errenta-aitormenak eta abar izapidetzeko baliagarria izaten da.

Nori zuzendutako tramitea da?

Heriotzagatik erroldako baja kreditatu behar dauan edozein herritarri.

Baldintzak:

Bermeon erroldaturik egotea

Zein da tramite honen erantzulea?

Idazkaritza: Estatistika Zerbitzua

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Ez dago epe murrizketarik

Tramitazio epea:

Berehala

Administrazio-isiltasunaren eragina:

Baiezlea

Konpromisoa:

Agiria berehala emoten da

Tasa ordainketa:

Ez dago. Dohaineko tramitea

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz Bulegoan. Ertzilla 6-8 Bermeo.

Ordutegia: Egunero 08:30- 14:30

Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00

Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

Telefonoa

010 zerbitzuaren bidez, heriotza agiri zein ziurtagiriak eskatu daitekez. Bermiotik kanpo deitzekotan 946179100 zenbakia erabili behar da.

Ordutegia:

Egunero 08:30- 14:30

Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00

Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

Agiri zein ziurtagiria, kasu guztietan, erroldan agertzen dan helbidera bideratuko da.

eMaila

antolakuntza@bermeo.eus helbide elektronikoa erabilita heriotza agiri zein ziurtagiria eskatu daiteke.

Agiria, erroldako helbidera posta arrunt bidez bialtzen da, 24 ordutan.

Ziurtagiria 2 lanegunetan.

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Estatistikako arduraduna) EGUNERO 10:00-14:30era

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

 

FITXATEGIAREN IZENA: BIZTANLEEN ERROLDA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK:Bermeoko Udalaren biztanleen errolda kudeatzea eta tratamendu automatizatua egitea.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA:Aurrez aurre, eskabide eta formulario bidez

LAGAPENAK:Estatistikako Institutu Nazionala

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK:Maila ertaina

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180010

 "Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Jarri daitekeen administraio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa 

Tramite zerrenda