Tramiteak

Tramitea

Espedienteen kopia eskaria On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Herritarrak, udalak izapidetutako edozein espediente edo erabagiren kopia eskatzeko eskubidea dauka, horreetan interesduna dan heinean. Kopia horreek eskuratu ahal izatea da izapide honen helburua

Nori zuzendutako tramitea da?

Eskubidea daukan edozein herritarri

Baldintzak

Espedientearen parte edo interesduna izatea

Zein da tramite honen erantzulea?

Jagokon Saila

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Ez dago epe murrizketarik

Tramitazio epea:

Astebete

Orri kopuruagatik, artxibora eroanda dagoalako espedientea edo bilaketa egokirako denbora gehiago beharko balitz, Udala nteresdunagaz kontaktuan jarri eta epe barria adostekuko leuke.

Administrazio-isiltasunaren eragina:

Amaitutako espedienteetan: baeizelea; amaitu gabeko espedienteetan: interesdunek bakarrik eta audientzia tramitearen aurretik

Udal konpromisoa:

Espedienteen kopia aste beteko epean eskuragai eukiko dau interesdunak berhaz bulegoan

Tasa ordainketa:

Araudi fiskalen arabera 2019

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz Bulegoan:

Ertzilla 6-8 Bermeo.

Ordutegia: 08:30- 14:30 Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

eMaila

Udalak mail bidez ere jasotako eskariak bideratzen dauz, horretarako zure eskaria antolakuntza@bermeo.eus helbidera bialdu behar dozu. Espedientearen kopiak posta arrunt bidez bialtzen dira jagokon kitapena eginda, erroldan zure ohiko etxebizitza legez agertzen dan helbidera, gehienez astebetean.

 

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin.

IN-03: Inprimakia

NAN agiri originala, espedientean parte interesduna zarela kreditatzeko

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: SARRERA ETA URTEERA ERREGISTROA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: Bermeoko Udalean sartzen edo irteten diren agirien, Idazkaritzako agirien (dekretuak, erabakiak) eta beste espediente batzuen sarrera eta irteera erregistroko aplikazio guztiak.

 DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Eskabide eta beste formulario mota batzuen bidez interesdunek emandako datuak.

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK:Maila altua

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180032

Jarri daitekeen administraio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa 

Tramite zerrenda