Tramiteak

Tramitea

Isuna kentzeko eskaria (Deskargu orria) On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Deskargu orria jasotzea eta jagokon sailera bideratzea da izapide honen xedea.

Nori zuzendutako tramitea da?

Isun baten aurka deskargu orria aurkeztu nahi dauan edozein interesdunari

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Isunaren jakinarazpena jaso eta bertan adierazten dan borondatezko ordainketa epea amaitu baino lehen

Zein da tramite honen erantzulea?

Udaltzaingoa

Ebazpena

Alkatea

Tramitazio epea:

Hilabete

Isiltasun administratiboa:

Ezezlea

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berh@z Bulegoan

Ertzilla 6-8 Bermeo

Ordutegia: Egunero 08:30- 14:30 / Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 / Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

eMaila

Dokumentazinoa antolakuntza@bermeo.eus helbidean aurkeztuta, berehala sarrerea emon eta Udaltzaingoara bidaltzen da.

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Buruzagitza) MARTITZENA 11:00-12:00etara

IN-15: Deskargu Orria euskeraz

IN-15: Deskargu Orria elebidun

 

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

 

FITXATEGIAREN IZENA: UDALTZAINGOA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK:

Argiketak eta salaketak kontrolatzeko eta kudeatzeko agiri anitz, batez ere, paperean egindakoak.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA:Aurrez aurre, eskabide eta formulario bidez

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi.

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK:Maila altua

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180018

 "Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Jarri daitekeen administraio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa 

1.- Arau-haustearen gidaria-erantzulea zu ez bazara, jakinarazpen hau jaso eta hamabost eguneko epean (salbuespen izanik arau-haustea egin duen gidari erantzulea ez identifikatzea edo oker identifikatzea izatea salaketaren zioa) Udalari eman beharko diozu gidari erantzulearen izena, deiturak, helbidea eta NAN zenbakia. Hori bete ezean bidezko arrazoirik eman gabe, HUTSEGITE OSO LARRIAren egiletzat hartu eta 301€tik 1500€-rainoko diru-zehapena jarriko zaizu. Hori guztia, uztailaren 19ko 17/2005 Legeak aldatu duen 339/1990 EDko 72.3. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Era berean, ibilgailuaren titularra izango da erantzulea, identifikatu duen gidariari salaketa jakinarazi ezin zaionean titularrari berari egotzi dakiokeen arrazoiren bategatik.

2.- Espedientearen instruktorea Herritarren Segurtasuneko Zerbitzuko zinegotzi eskuordea izango da; dena den, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 28 eta 29. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, ezetsi egin ahal izango da eta orduan, Trafikoari buruzko Legeko 68.2. artikuluaren arabera (339/90 LED) alkate-udalburua izango da ebazteko organo eskuduna.

3.- Arau-haustearen arduradunak hamabost egun ditu (jakinarazpena jaso eta biharamunetik zenbatzen hasita) bere burua defendatzeko bidezkotzat jotzen duena alegatzeko eta beharrezkotzat jotzen dituen probak proposatzeko. Alegazioen idazkia aurkezteko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4. artikuluan ezarritako bideetako bat erabili ahal izango da.

4.- Epe barruan alegaziorik aurkezten ez bada edo interesatuak argudiatu dituen egitateak edo alegazioak bakarrik hartzen badira kontuan, zehapen-prozeduraren hasiera ebazpen proposamentzat joko da.

5.- Arau-hauste arinetan 90 €-rainoko zehapena jarri ahal izango da, arau-hauste larrietan 91tik 300 €-rainokoa eta arau-hauste oso larrietan 301etik 600 €-rainokoa.

6.-Isuneko zehapenak %30eko murrizketarekin ordain daitezke, betiere ordainketa hori jakinarazi ondoko 30 egun naturalen barruan egiten bada.  Aldez aurretik ordaintzeak, salbu eta gainera gidatzeko baimena edo lizentzia indargabetu behar bada, alegazioak aurkezteari uko egitea eta prozedura bukatzea ere ekarriko ditu esanbidezko ebazpena eman beharrik gabe, bidezkoak diren errekurtsoak aurkezteko aukera baztertu gabe  (borondatezko berraztertzeko errekurtsoa edo administrazioarekiko auzietakoa hilabete 1 edo 2 hilabeteko epearen barruan, hurrenez hurren, ordaindu ondoko egunetik aurrera zenbatuta) (Legegintzazko 339/1990 Errege Dekretuaren 67.1 art.ren 3. lerrokada, 17/2005 Legeak emandako idazketaren arabera).

Tramite zerrenda