Tramiteak

Tramitea

Trakzino mekanikozko ibilgailuen zerga salbuespen eskaria/ Solicitud de execión en el impuesto de vehículos de tracción mecánica On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Trakzino mekanikozko ibilgailuen zerga salbuespena lortzea da izapide honen xedea.

Nori zuzendutako tramitea da?

Trakzino mekanikozko ibilgailuen zerga salbuespena jagokon edozein titularrari.

Ordenantzaren arabera:

1.-  Modeloaren antxintasuna dala-eta erregistroan bajea emondako ibilgailuak izanda
salbuespenez zirkuletako baimenduak izan leitekezan ibilgailuak, era horreetako
ibilgailuetarako baino ez diran erakusketa, lehiaketa edo lasterketetan parte
hartzeko.

2.- Trakzino mekanikodun ibilgailuak darabilezan atoiak eta erdi-atoiak, hareen karga erabilgarria 750 kg.tik gorakoa ez bada.

3.- Estaduaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Lurralde Historikoaren eta tokiko erakundeen ibilgailu ofizialak, herritarren defensarako edo segurtasunerako badira.

4.-  Ordezkari diplomatikoen, konsuladuetako bulegoen, diplomazia agenteen eta konsuladuko funtzionarioen ibilgailuak, beti be, halan dirala egiaztauta. Horreek guztiak herrialde bakotxekoak izango dira, kanpora begira identifikauta joango dira eta hareen maila eta zabalkundeak egokiak izango dira.
Era berean, Espainiako estatuan egoitza edo bulegoa daukien nazinoarteko erakundeen eta hareen funtzionarioen edo diplomazia-estadua daukien kideen ibilgailuak.

5.- Nazinoarteko itunen edo hitzarmenen bidez salbuetsita dagozan ibilgailuak.

6.- Anbulantziak eta osasun laguntasunagaz lotura zuzena daukien ganerako ibilgailuak, edo arauetan ezarritakoak diran erakunde antzekoen ibilgailuak.

7.- Mobiteko eragozpenak daukiezan personentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ibilgailuen Araudi Orokorreko II.eranskineko A letran adierazitakoak, ezindu baten izenean matrikulauta dagozanean.

8.- Famili ugariak

IKUSI OHARRAK

Zein da tramite honen erantzulea?

Ekonomia eta Ogasun Saila

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Urtarrilaren 1etik otsailaren 15era

Baldintzak:

IN-85 eskariagaz batera honako honeek aurkeztu beharko dauz:
-Ibilgailuaren zirkulazinoko baimenaren fotokopia.
-Minusbalio-gradua edo, kasuan, mobiteko gaitasuna murriztuta daukala egiaztetan dauen agiria, Bizkaiko Foru Aldundiaren organo eskudunak emondakoa; ez da nahikoa izango ezintasunak baloratzeko taldeek egindako erispen tekniko-fakultatiboa aurkeztea.
-Zinpeko aitorpena, ibilgailua minusbaliadunak ez beste inork erabiliko dauela adierazotekoa.
-Gidabaimenaren fotokopia.
-Ibilgailuaren zerga zorrik ez daukanaren egiaztagiria

Tramitazio epea:

Hilabete bat

Administrazio-isiltasunaren eragina:

Ezezlea

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila            

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz Bulegoan:

Ertzilla 6-8 Bermeo.

Ordutegia: 08:30- 14:30 Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

eMaila

Agiri guztiak aurkeztuta eta IN-85 inprimakia izenpetuta, antolakuntza@bermeo.eus helbidera bideratu daiteke eskaria, berehala sarrerea emon eta Ekonomia eta Ogasun Sailera bideratuko dana, tramitea burututa, honen ebazpen edo txartela jasotzen Berhazera bideratu beharko da interesduna.

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Errenta ABT) EGUAZTENETAN 10:00-12:00etara

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, datu guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: HIRUGARRENGOAK

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: Udalerriko zergadun guztiek ordaindu beharreko zerga guztiak kudeatzea eta kontrolatzea.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Aurrez aurrekoa, agiri ofizialak, ordainagiriak, errolda fiskalak edota eskabideak aurkeztuta.

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi.

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK:Maila ertaina

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180012

 "Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Jarri daitekeen administrazio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa 

Salbuespen kasuak eta tramitazio modua:

a) Modeloaren antxintasuna dala-eta erregistroan bajea emondako ibilgailuak izanda salbuespenez zirkuletako baimenduak izan leitekezan ibilgailuak, era horreetako ibilgailuetarako baino ez diran erakusketa, lehiaketa edo lasterketetan partehartzeko.

b)Trakzino mekanikodun ibilgailuak darabilezan atoiak eta erdi-atoiak, hareen karga erabilgarria 750 kg.tik gorakoa ez bada.

1.-Zergea ordaintzetik salbuetsita dagoz honeek:

a)Estaduaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Lurralde Historikoaren eta tokiko erakundeen ibilgailu ofizialak, herritarren defensarako edo segurtasunerako badira.

b) Ordezkari diplomatikoen, konsuladuetako bulegoen, diplomazia agenteen eta konsuladuko funtzionarioen ibilgailuak, beti be, halan dirala egiaztauta. Horreek guztiak herrialde bakotxekoak izango dira, kanpora begira identifikauta joango dira eta hareen maila eta zabalkundeak egokiak izango dira.
Era berean, Espainiako estatuan egoitza edo bulegoa daukien nazinoarteko erakundeen eta hareen funtzionarioen edo diplomazia-estadua daukien kideen ibilgailuak.

c)Nazinoarteko itunen edo hitzarmenen bidez salbuetsita dagozan ibilgailuak.

d) Anbulantziak eta osasun laguntasunagaz lotura zuzena daukien ganerako ibilgailuak, edo arauetan ezarritakoak diran erakunde antzekoen ibilgailuak.

e)Mobiteko eragozpenak daukiezan personentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ibilgailuen Araudi Orokorreko II.eranskineko A letran adierazitakoak, bezindu baten izenean matrikulauta dagozanean.

Era berean, salbuetsita dagoz ezindu baten izenean matrikulautako 14 zerga zalditik beherako ibilgailuak, ezinduak erabilteko baino ez diranak. Salbuespen hau inguruabar horreek hala irauten daben bitartean aplikauko da, eta aplikau be, urrituek eurek gidatzen dabezan ibilgailuei zein eurek garraiatzeko erabilten diranei aplikauko jake.

Aurreko paragrafo bietan ezarritako salbuespenak ezin dira aplikau batera, hau da, onuradun bati ez jako bat baino besterik aplikauko, ibilgailu bat baino gehiago euki arren.

Letra honetan xedatutakoaren ondoreetarako,hauexek hartuko dira persona ezindutzat:

a) %33-65 bitarteko minusbalio-gradua onartuta daukiela mobiteko gaitasuna murriztuta daukien personak; halakotzat joko dira minusbalio-gradua aintzatetsi, adierazo eta kalifikatzeari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren III. eranskineko baremoko A, B edo C letretan adierazotako egoeretako batean dagozanak eta baremo horretako D, E, F, G edo H letran 7 puntu edo gehiago daukiezanak.

b) %65eko minusbalio-gradua edo handiagoa daukien personak

Aurreko a’) eta b’) letretan sartuta dauden pertsonen artean, 1971/1999 Errege Dekretuko III. eranskin gisa agertzen den baremoan A letrako mugitu ezintasunaren egoeran daudenei, ez zaie aplikatuko 14 zerga zaldien muga, baldin eta ibilgailua gurpil-aulkiekin erabiltzeko egokituta badago.

Salbuespenak aplikau ahal izateko, interesdunek eskatu egin beharko dabe, eta eskabidean ibilgailuaren ezaugarriak, matrikulea eta onurearen arrazoia adierazo behar dabe. Salbuespena adierazotakoan, Udal Administrazinoak hori frogetan dauen agiria emongo dau. Interesaduak urritasunaren eta, behar danean, mobidu ezintasunaren ziurtagiria (erakunde eskudunak emona) aurkeztu behar dau eta ibilgailua zertarako erabilten dauen probau behar deutso udalari.

Holan, eskariagaz batera honako honeek aurkeztu beharko dauz:

-Ibilgailuaren zirkulazinoko baimenaren fotokopia.
-Minusbalio-gradua edo, kasuan, mobiteko gaitasuna murriztuta daukala egiaztetan dauen agiria, Bizkaiko Foru Aldundiaren organo eskudunak emondakoa; ez da nahikoa izango ezintasunak baloratzeko taldeek egindako erispen tekniko-fakultatiboa aurkeztea.
-Zinpeko aitorpena, ibilgailua minusbaliadunak ez beste inork erabiliko dauela adierazotekoa.
-Gidabaimenaren fotokopia.
-Ibilgailuaren zerga zorrik ez daukanaren egiaztagiria

Dagoaneko erroldan dagozan ibilgailuen kasuan salbuespena eskatzeko epea urtarrilaren 1etik zezeilaren 15era bitartekoa izango da, eta beti be zerga-zorra sortu dan egunean salbuespenerako betekizunak bete ezkero eta aurreko urteetako zerga kuotak ordainduta euki ezkero, urteko erroldan bertan aplikauko da salbuespena. Epe
horretatik kanpo aurkeztutako eskaria izan ezkero, salbuespena onartu arren, eskaria egin dan urtearen hurrengo ekitaldian sortuko dauz ondorioak eta ez dau eukiko atzera eraginik.

Ibilgailu barrien kasuan matrikuletan dan egunetik 10 eguneko epean aurkeztu ezkero eskaria eta beti be zerga-zorra sortu dan egunean salbuespenerako betekizunak beteezkero, salbuespena onartu ahal izango da eta behin-betiko kitapenaz itzuliko da autolikidazinoz ordaindutakoa.

Salbuespena titular baten ibilgailu batentzat bakarrik emongo da.

Nekazaritza Ikuskapeneko Kartilan agertzen diran traktoreak, atoiak, erdi-atoiak eta makineria.

Salbuespen hau aplikau ahal izateko, interesdunek eskaria egin behar dabe ibilgailuaren ezaugarriak, matrikulea eta ezinbesteko agiria aurkeztuta. Udal Administrazinoak salbuespena onartu eta gero, berau egiaztetako agiria emongo deutso interesdunari.

Dagoaneko erroldan dagozan ibilgailuen kasuan salbuespena eskatzeko epea urtarrilaren 1etik zezeilaren 15era bitartekoa izango da, eta beti be zerga-zorra sortu dan egunean salbuespenerako betekizunak bete ezkero, urteko erroldan bertan aplikauko da salbuespena. Epe horretatik kanpo aurkeztutako eskaria izan ezkero,salbuespena onartu arren, eskaria egin dan urtearen hurrengo ekitaldian sortukodauz ondorioak eta ez dau eukiko atzera eraginik.

Ibilgailu barrien kasuan matrikuletan dan egunetik 10 eguneko epean aurkeztu ezkero eskaria eta beti be zerga-zorra sortu dan egunean salbuespenerako betekizunak bete ezkero, salbuespena onartu ahal izango da eta behin-betiko kitapenaz itzuliko daautolikidazinoz ordaindutakoa.

Familia ugariak:

a) Familia ugaria tituludun kide baten titularidadeko bost plaza edo gehiagoko

ibilgailuari:

 - Kategoria orokorreko  familia ugariko kideari:  % 50ko hobaria

 - Kategoria bereziko familia ugariko kideari: % 75eko hobaria 

Hobaria aplikatu ahal izateko, interesdunek berariaz eskatu egin beharko dabe, eta eskabidean ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta Bizkaiko Foru Aldundiak emondako  Familia Ugariaren titulua aurkeztu beharko dauz.

Derrigorrezkoa da zerga sorten dan egunean familia ugarikoa izatea.

Dagoeneko erroldan dagozan ibilgailuen kasuan hobaria eskatzeko epea urtarrilaren 1etik otsailaren 15era bitartekoa izango da, eta beti be zerga-zorra sortu dan egunean hobarirako betekizunak bete ezkero eta aurreko urteetako zerga kuotak ordainduta euki ezkero, urteko erroldan bertan aplikatuko da hobaria. Epe horretatik kanpo aurkeztutako eskaria izan ezkero, hobaria onartu arren, eskaria egin dan urtearen hurrengo ekitaldian sortuko dauz ondorioak eta ez dau eukiko atzera eraginik.

b)Kuotaren %75eko  hobaria eukiko dabe motor elektrikoko edota isuri bako ibilgailuak. 

c)Kuotaren %35eko hobaria motor hibridoa daukien ibilgailuak edo erragaitzat gas naturala edo petroliotik likidotutako gasak erabiltzen dabezan ibilgailuak matrikulatzen diranetik lau urtetan. 

b) eta c) ataletako hobariak eukitzeko, interesdunek eskatu egin beharko dabe, eta eskabidean ibilgailuaren ezaugarriak, matrikulea eta onurearen arrazoia erakutsi behar dabez.

Dagoaneko erroldan dagozan ibilgailuen kasuan hobaria eskatzeko epea urtarrilaren 1etik otsailaren 15era bitartekoa izango da, eta beti be zerga-zorra sortu dan egunean hobarirako betekizunak bete ezkero eta aurreko urteetako zerga kuotak ordainduta euki ezkero, urteko erroldan bertan aplikatuko da hobaria. Epe horretatik kanpoaurkeztutako eskaria izan ezkero, hobaria onartu arren, eskaria egin dan urtearen hurrengo ekitaldian sortuko dauz ondorioak eta ez dau eukiko atzera eraginik.

Ibilgailu barrien kasuan matrikulatzen dan egunetik 10 eguneko epean aurkeztu ezkero eskaria eta beti be zerga-zorra sortu dan egunean hobarirako betekizunak bete ezkero, hobaria onartu ahal izango da eta behin-betiko kitapenaz itzuliko da autolikidazinoz ordaindutakoa.

d)Kuotaren %100a 1247/1995 Errege Dekretuz onartutako Ibilgailu Historikoen Erreglamenduaren arabera ibilgailu historioak diran ibilgailuentzat. Erreglamenduan ezarritako betekizun guztiak betetzen dirala erakutsi beharko dira jagokezan agiriak aurkeztuta.

Hobaria eukitzeko, interesdunek eskatu egin beharko dabe, eta eskabidean ibilgailuaren ezaugarriak, matrikulea eta onurearen arrazoia erakutsi behar dabez.

Dagoeneko erroldan dagozan ibilgailuen kasuan hobaria eskatzeko epea urtarrilaren 1etik otsailaren 15era bitartekoa izango da, eta beti be zerga-zorra sortu dan egunean hobarirako betekizunak bete ezkero eta aurreko urteetako zerga kuotak ordainduta euki ezkero, urteko erroldan bertan aplikatuko da hobaria. Epe horretatik kanpo aurkeztutako eskaria izan ezkero, hobaria onartu arren, eskaria egin dan urtearen hurrengo ekitaldian sortuko dauz ondorioak eta ez dau eukiko atzera eraginik.

Tramite zerrenda