Tramiteak

Tramitea

Trakzino mekanikozko ibilgailuen udal erroldan alta eskaria On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaTelefono bidezko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Trakzino mekanikozko ibilgailuen udal erroldan izena emotea da izapide honen xedea.

Nori zuzendutako tramitea da?

Trakzino mekanikozko ibilgailu barria erosten dauan edozein titularrari.

Zein da tramite honen erantzulea?

Ekonomia eta Ogasun Saila

Baldintzak:

1.Ibilgailuaren zirkulazinoko baimenean Bermeoko helbidea daukien ibilgailuak izango dira Udalari jagokozan zergen gestinoan emoniko datuen kudeaketea, kitapena, bilketea eta berrikuspenaren objektuak.

2.Ibilgailuen errolda Trafikoko Buruzagitzak edota ibilgailuen titularrek eurek emondako datuakaz eguneratuko da urteko errolda fiskalaren oinarria izan daiten.

3. Udalerriko helbideei buruz egon daitekezan arazo edota datu ezbardinentzakourtenbidea kudeaketa, diru-bilketa eta ikuskapenari buruzko zerga ordenantzako 24.eta 25. artikuluetan xedatutakoa izango da.

4.Urteko lehenengo egunean ibilgailuen erroldan dagozan ibilgailuen zergea erroldazko erreziboz kitatuko da urteko tributuen egutegiaren arabera.

5.Baja kasuan, behin urteko zergea ordainduta, 6. artikuluko 3. atalean xedatuta dagoan hainbanaketea egingo da eta itzuli beharrekoa itzuliko da.

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Ibilgailua matrikulatu aurretik

Tramitazio epea:

Berehala

Administrazio-isiltasunaren eragina:

Baiezlea

Tasa ordainketa:

Zergaldia bat dator urte naturalagaz, ibilgailua lehenengoz erosten danean edo bajea emoten danean izan ezik. Horreetan kasuetan, ibilgailua erosten dan egunean edo bajea Trafikoko Buruzagitzan emoten dan egunean hasiko da zergaldia, hurrenez hurren.

A) Turismoak:

8 zerga-zaldi baino gutxiago: 26,18
8-11,99 zerga-zaldi: 70,70
12-13,99 zerga-zaldi: 124,69
14-15,99 zerga-zaldi: 174,56
16-19,99 zerga-zaldi: 224,44
20 zerga-zaldi baino gehiago: 274,31

B) Autobusak:
21 plazatik beherakoak: 172,82
21 plazatik 50erabitartekoak: 246,14
50 plazatik aurrerakoak: 307,67

C) Kamioiak:
Zama erabilgarriko 1.000 kg.tik beherakoak: 87,72
1.000 kg.tik 2.999 kg.ra bitarteko zamakoak: 172,82
3.000 kg.tik 9.999 kg.ra bitarteko zamakoak: 246,14
9.999 kg.tik aurrerako zama erabilgarrikoak: 307,67

D) Traktoreak:

16 zerga-zaldi baino gutxiagokoak: 36,66
16-25 zerga-zaldi bitartekoak: 57,61
25 zerga-zalditik gorakoak: 172,82

E) Trakzio mekanikozko ibilgailuek daramatzaten atoi eta erdi-atoiak:
Zama erabilgarriko 1.000 kg.tik beherakoak: 36,66
1.000 kg.tik 2.999 kg.ra bitarteko zamakoak: 57,61
2.999 kg.tik aurrerako zama erabilgarrikoak: 172,82

F) Gainerako ibilgailuak:

Ziklomotorrak: 10,41
125 z.k.rainoko motozikletak: 10,41
125 z.k.tik 250 z.k.ra bitarteko motozikletak: 15,71
250 z.k.tik 500 z.k.ra bitarteko motozikletak: 31,43
500 z.k.tik 1.000 z.k.ra bitarteko motozikletak: 72,90
1.000 z.k.tik aurrerako motozikletak: 140,76

Salbuespenak eta hobariak ikusteko: OHARRAK

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila Datuak berraztertzeko datea: Otsailak 2020

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz Bulegoan:

Ertzilla 6-8 Bermeo

Ordutegia: 08:30- 14:30 Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

Telefonoa

010 zerbitzuaren bidez:

Bermiotik kanpo 946179100

Ordutegia: 08:30- 14:30 Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

Telefonoz informazio guztia eskatu daiteke, gero dokumentazio guztia izenpetuta eta jagokon edukinagaz 946882312 fax zenbakira bideratuta. Jasotako guztia aztertuta, kitapena egin eta bidaltzailearen faxera bideratzen da ordaindu daian.

eMaila

Dokumentazio guztia izenpetuta eta jagokon edukinagaz antolakuntza@bermeo.eus helbidera bideratu daiteke, erregistratu, kitapena egin eta bide bardina erabilita bueltatzeko ordaindu daian.

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Errenta ABT) EGUAZTENETAN 10:00-12:00etara

Ibilgailuaren ezaugarriak

NANa edo pasaportea

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, datu guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: HIRUGARRENGOAK

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: Udalerriko zergadun guztiek ordaindu beharreko zerga guztiak kudeatzea eta kontrolatzea.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Aurrez aurrekoa, agiri ofizialak, ordainagiriak, errolda fiskalak edota eskabideak aurkeztuta.

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi.

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK:Maila ertaina

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180012

 "Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Jarri daitekeen administrazio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa.

Tramite zerrenda