Tramitea
Xedea:
Udal erroldan dagoan herritarraren heriotzagatik baja emotea da izapide honen helburua.
Nori zuzendutako tramitea da?
Heriotzagatik erroldako baja kreditatu behar dauan edozein herritarri.
Baldintzak:
Bermeon erroldaturik egotea
Zein da tramite honen erantzulea?
Idazkaritza: Estatistika Zerbitzua
Ebazpena
Alkatea
Noiz aurkeztu behar da eskaera?:
Ez dago epe murrizketarik
Tramitazio epea:
Berehala
Administrazio-isiltasunaren eragina:
Baiezlea
Konpromisoa:
Berehala egin eta beharrezko dokumentazinoa jaso
Tasa ordainketa:
Ez dago. Dohaineko tramitea
Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila
Berhaz Bulegoan:
Ertzilla 6-8 Bermeo
Ordutegia: 08:30- 14:30 Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00
Udan Goizez bakarrik
Eskaria izenpetuta eta jagokon agiri guztiak erantsita antolakuntza@bermeo.eus helbidean eskaria egin daiteke.
Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Estatistikako arduraduna) EGUNERO 10:00-14:30era
IN-26: ERROLDAN BAJA ESKATZEKO INPRIMAKIA
Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.
Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:
FITXATEGIAREN IZENA: BIZTANLEEN ERROLDA
FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK:Bermeoko Udalaren biztanleen errolda kudeatzea eta tratamendu automatizatua egitea.
DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA:Aurrez aurre, eskabide eta formulario bidez
LAGAPENAK:Estatistikako Institutu Nazionala
TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.
FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea
SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)
SEGURTASUN NEURRIAK:Maila ertaina
PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217
DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180010
"Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es
Jarri daitekeen administraio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa