Tramiteak

Tramitea

Eusko Jaurlaritzara bideratzeko dokumentazinoa erregistratu/ Registro de la documentación que debe remitirse al Gobierno Vasco On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Dokumentuei sarrera erregistro emon, eskaneatu eta mezularitzako enpresa bidez Eusko Jaurlaritzara bideratzeko aukera eskaintzea da izapide honen xedea. (Lan murrizketagatik, seme-alaben jaiotzagatik eta abar dirulaguntzak lortzeko dokumentazioari legezko sarrera emon...)

Nori zuzendutako tramitea da?

Eusko Jaurlaritzara bideratu beharreko dokumenturen bat daukan edozein herritarreri

Zein da tramite honen erantzulea?

Idazkaritza

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Beharrizana dagoen momentuan

Tramitazio epea:

Berehala jaso, sarrerea emon eta egun bitan Eusko Jaurlaritzara bideratzen da

Udal konpromisoa:

Udaleko sarrera emonda Eusko Jaurlaritzara bideratzen dan edozein dokumenturen kopia bat Udalean gordetzen da eta gehienez 2 lanegunetan, Eusko Jaurlaritzan entregatuta gelditzen da.

Isiltasun administratiboa: Baiezlea

Tasa ordainketa:

Dohaineko tramitea, herritarrei eskaintzen jaken zerbitzua

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz Bulegoan:

Ertzilla 6-8 Bermeo.

Ordutegia: 08:30- 14:30, Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00

Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

 

eMaila

Udalak mail bidez ere jasotako eskariak bideratzen dauz, horretarako zure eskaria antolakuntza@bermeo.eus helbidera bialdu behar dozu.

Dokumentazinoa aurkeztuta berehala sarrerea emon, eskaneatu eta egun bitan Eusko Jaurlaritzara bideratzen da

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Idazkaria) MARTITZENA 10:00-14:00etara

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: SARRERA ETA URTEERA ERREGISTROA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: Bermeoko Udalean sartzen edo irteten diren agirien, Idazkaritzako agirien (dekretuak, erabakiak) eta beste espediente batzuen sarrera eta irteera erregistroko aplikazio guztiak.

 DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Eskabide eta beste formulario mota batzuen bidez interesdunek emandako datuak.

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK:Maila altua

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180032

Jarri daitekeen administraio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura  edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa 

Tramite zerrenda