Tramiteak

Tramitea

Arma txartel eskaria/ PeticiĆ³n de permiso de armas On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Karabinak, aire konprimituko pistolak eta jolas-kirol jardueretako armak (Airsoft eta paintball) erabilteko udal baimena lortzea da izapide honen xedea.

Nori zuzendutako tramitea da?

Karabinak,  aire konprimituko pistolak eta jolas-kirol jardueretako armak (Airsoft eta paintball) erosi ondoren erabilteko baimena jagokon interesdunari

Baldintzak:

Bermeon erroldatuta

Adin nagusiak

14 urtetik gora gurasoen edo tutorearen baimenagaz

Zein da tramite honen erantzulea?

Udaltzaingoa

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Karabina edo jagokon arma erosi ondoren

Tramitazio epea: 5 lan egun

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

NAN originala

Fakturea, armaren ezaugarri guztiak jasota edo jolas-kirol jardueretako armeetan zinpeko aitorpena IN-218

Baimen agiri eredua (Berhaz bulegoan erantsiko da arma eskuratzean jaso ez bada)

Tasa ordainketa: Bai - Araudi fiskalen arabera: 4,73 €

Konpromisoa: 5 lanegunetan tramitea burututa.

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

 

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berh@z Bulegoan. Ertzilla 6-8 Bermeo.

Ordutegia: 08:30- 14:30 Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

eMaila

Udalak mail bidez ere jasotako idatziak bideratzen dauz, horretarako zure eskaria antolakuntza@bermeo.eus helbidera bialdu behar dozu, agiri normalizatua izenpeturik eta beharrezko gainerako dokumentuekin (halan bajagoko)

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Buruzagitza) MARTITZENA 11:00-12:00etara

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, datu guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: UDALTZAINGOA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: Argiketak eta salaketak kontrolatzeko eta kudeatzeko agiri anitz, batez ere, paperean egindakoak.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA:Aurrez aurrekoa, eskabide, formulario eta abarren bidez.

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK:Maila altua

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180018

Jarri daitekeen administraio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa.

Tramite zerrenda