Tramiteak

Tramitea

Oinezko guneko baimena On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Alde zaharrean (oinezko gunea) sartzeko baimen eskaria tramitatzea da izapide honen helburua

Nori zuzendutako tramitea da?

Alde zaharrean erroldatuta eta bere ibilgailuaren helbidea Alde zaharrean daukan herritarrari

Alde zaharreko garaje baimenduren baten bere ibilgailua sartzen dauan edozein interesduni

Alde zaharrean bere jardueraren egoitza kokatuta eukita ibilgailua pertsona fisiko edo juridikoari

Alde zaharrean lanean dagoen gremioei

Bereiztasunak: Nahiz eta Alde Zaharrean erroldatuta egon ez bigarren bizitetxerako etxebizitzaren jabeei

Astelehenetik zapatura, goizeko 8:00etatik 13:00etara zamaketa lanak egiteko, Alde Zaharrera sarbide osoa izango da, baimenduta egon zein ez.

Baldintzak:

Ikusi artxiboa

Zein da tramite honen erantzulea?

Zerbitzu Saila

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Ez dago epe murrizketarik

Tramitazio epea:

Astebete

Administrazio-isiltasunaren eragina:

Ezezlea

Tasa ordainketa:

Ez da ordaintzen

Udal konpromisoa:

Gehienez aste beteko epean tramitea burutzea

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko data: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz Bulegoan:

Ertzilla 6-8 Bermeo.

Ordutegia: 08:30- 14:30 Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

eMaila

Eskaria izenpetuta, agiri eta erantsi beharreko dokumentu guztiekin aurkezten bada antolakuntza@bermeo.eus helbidean, tramitazioa hasi eta gehienez aste betetan baimena eukiko dau interesdunak. Jasotzera berhaz bulegora etorri beharko da.

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Zerbitzu Saileko teknikaria) EGUAZTENA 09:00-12:30era

 Garaje gabeko biztanleak:

  • Inprimaki ofizialeko eskabidea: IN 107 Nortasun Agiria, egoitza-txartela edo pasaportearen fotokopia jasoten da Eskatzailearen gidatze baimena, edo baimendutako pertsonaren fotokopia. (Baimen inprimakia be bete IN-108 
  • Eskatzailearen zirkulazio baimenaren fotokopia
  • Erroldatze agiria eransten da Berh@zen Lan zioak direla eta ibilgailua erabiltzeko aukera egiaztatzen duen dokumentua (Enpresak egindako ziurtagiria,…)
  • Ibilgailua Bermeoko Udaleko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren erroldan alta emonda dagoala eta horrez gain ordainduta dagoala egiaztatzen dauan pantailazoa eransten da (CIR 4-1-2 matrikulea F9)

 Garajeetako titularrak

  •  Inprimaki ofizialeko eskabidea: IN 107 Nortasun Agiria, egoitza-txartela edo pasaportearen fotokopia jasoko da Eskatzailearen gidatze baimena, edo baimendutako pertsonaren fotokopia. (Baimen inprimakia be bete IN 108)
  • Eskatzailearen zirkulazio baimenaren fotokopia
  • Lan zioak direla eta ibilgailua erabiltzeko aukera egiaztatzen duen dokumentua (Enpresak egindako ziurtagiria, …)
  • Ibilgailua Bermeoko Udaleko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren erroldan alta emonda dagoala eta horrez gain ordainduta dagoala egiaztatzen dauan pantailazoa eransten da (CIR 4-1-2 matrikulea F9)
  • Komunitateko garaje-aparkalekuaren jabetza edo errenta kontratua egiaztatzen duen agiria (inter-partes agiriak onartzen dira). Baimendutako pasabideak kreditatzeko, ordaintzen daben epigrafearen pantailazoa erabiltzen da (AGU 2-1), kasu honetan, epigrafe aldaketa eskaria nahikoa izango da exekutatzen dan bitartean, txartelaren izapidetzari ekiteko.

  Merkatariak eta Gremioak: Jarduera baten titularrak

  • Inprimaki ofizialeko eskabidea: IN 107 Nortasun Agiria, egoitza-txartela edo pasaportearen fotokopia jasoten da Eskatzailearen gidatze baimena, edo baimendutako pertsonaren fotokopia. (Baimen inprimakia be bete IN 108)
  • Eskatzailearen zirkulazio baimenaren fotokopia
  • Gunean jarduera garatzeko udal baimenaren egiaztagiria. Jarduera lizentzia jasotzen da
  • Lan zioak direla eta baimena jaso duen ibilgailua eskatzailearen erabilpenari lotuta dagoela erakusten duen agiria (Enpresak egindako ziurtagiria…)
  • Ibilgailua Bermeoko Udaleko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren erroldan alta emonda dagoala eta horrez gain ordainduta dagoala egiaztatzen dauan pantailazoa eransten da (CIR 4-1-2 matrikulea F9)
  • Industria/merkataritza jardueretarako ibilgailua izan behar danez nahitaez, Ibilgailu horren zehaztasun teknikoen txartelaren fotokopia jasoten da.

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: OINEZKOEN GUNEKO KUDEAKETA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: 

Udalerriko oinezkoentzako gunearen kudeaketa, bertara baimena duten ibilgailuak baino ezin baitira sartu.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Aurrez aurrekoa, eskabide, formulario eta abarren bidez.

LAGAPENAK: Ez dira aurreikusten.

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK: Oinarrizko maila

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180033

"Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Jarri daitekeen administrazio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa. 

Tramite zerrenda