Tramitea
Xedea:
Alde zaharrean (oinezko gunea) sartzeko baimen eskaria tramitatzea da izapide honen helburua
Nori zuzendutako tramitea da?
Alde zaharrean erroldatuta eta bere ibilgailuaren helbidea Alde zaharrean daukan herritarrari
Alde zaharreko garaje baimenduren baten bere ibilgailua sartzen dauan edozein interesduni
Alde zaharrean bere jardueraren egoitza kokatuta eukita ibilgailua pertsona fisiko edo juridikoari
Alde zaharrean lanean dagoen gremioei
Bereiztasunak: Nahiz eta Alde Zaharrean erroldatuta egon ez bigarren bizitetxerako etxebizitzaren jabeei
Astelehenetik zapatura, goizeko 8:00etatik 13:00etara zamaketa lanak egiteko, Alde Zaharrera sarbide osoa izango da, baimenduta egon zein ez.
Baldintzak:
Zein da tramite honen erantzulea?
Zerbitzu Saila
Ebazpena
Alkatea
Noiz aurkeztu behar da eskaera?:
Ez dago epe murrizketarik
Tramitazio epea:
Astebete
Administrazio-isiltasunaren eragina:
Ezezlea
Tasa ordainketa:
Ez da ordaintzen
Udal konpromisoa:
Gehienez aste beteko epean tramitea burutzea
Datuak berraztertuta: 2020ko urtarrila Datuak berraztertzeko data: 2021eko otsaila
Berhaz bulegoan: Astelehena, eguaztena eta barikua: 08:00-15:15
Martitzen eta eguenetan: 08:00- 14:00
16:00- 18:00
Udan: Goizez: 08:00 - 14:30
Udan arratsaldeetan itxita
Eskaria izenpetuta, agiri eta erantsi beharreko dokumentu guztiekin aurkezten bada antolakuntza@bermeo.eus helbidean, tramitazioa hasi eta gehienez aste betetan baimena eukiko dau interesdunak. Jasotzera berhaz bulegora etorri beharko da.
Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Zerbitzu Saileko teknikaria) EGUAZTENA 09:00-12:30era
Garaje gabeko biztanleak:
Garajeetako titularrak
Merkatariak eta Gremioak: Jarduera baten titularrak
Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.
Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:
FITXATEGIAREN IZENA: OINEZKOEN GUNEKO KUDEAKETA
FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK:
Udalerriko oinezkoentzako gunearen kudeaketa, bertara baimena duten ibilgailuak baino ezin baitira sartu.
DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Aurrez aurrekoa, eskabide, formulario eta abarren bidez.
LAGAPENAK: Ez dira aurreikusten.
TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.
FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea
SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)
SEGURTASUN NEURRIAK: Oinarrizko maila
PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217
DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180033
"Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es
Jarri daitekeen administrazio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa.