Tramiteak

Tramitea

Bermibus txartela/ Tarjeta Bermibus On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaHitzordua

Xedea:

Langabetua, jubilatua, % 65eko edo gehiago minusbalio gradua edo famili ugariaren txartela eukita, Bermibus txartela eskuratzeko urratsak zehaztea da izapide honen helburua.

Nori zuzendutako tramitea da?

Langabetu izaera daukien herritarrei

Jubilatuta dagozan herritarrei

%65 edo gehiagoko minusbalio gradua daukienentzako

Familia ugarientzat

Baldintzak:

Jubilatu izaera daukan herritarrak aurkeztu beharreko agiria Gizarte Segurantzak emondako jubilatu txartela da.

Langabetu izaera daukanak, Lanbidek emondako langabetua izatearen ziurtagiria da.

Minusbalio gradua frogatzen dauan txartela.

Familia ugaria izatea frogatzen dauan txartela (BFAren ziurtgiria).

Txartel arruntak, hau da, hobaririk aplikatzen ez jakenak, eskuratzeko lekua autobusa da.

Zein da tramite honen erantzulea?

Zerbitzu Saila

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Lehen aldiz aurkezteko ez dago epe zehatzik, baldintzak beteta, interesdunak nahi dauanean.

Langabetuen kasuan:

Txartelak 6 hilabeteko iraupena dauka. Iraupen dataren hurrengo egunean txartela baliogabetuta geratzen da.

Iraupen datan langabetu egoeran jarraitzen badau, barriro eskatu beharko dau txartela, beharrezko agiria aurkeztuta. Iraungitze data baino lehenago luzatzea eskatu ezkero, txartelean geratzen dan saldoa itzuliko jako.

Tramitazio epea:

Berehala

Tasa ordainketa:

Ikusi ordenantza fiskala

Tasaren tributuzko kuotak honako tarifa honeen arabera izango dira:

-      Pertsonako, txartel orokordunentzako bidaia: 0,70€

-      Pertsonako, jubilatua, langabetua, %65 edo gorako minusbalio gradua daukienak eta famili ugari txarteldunentzako        : 0,50 €

-      Pertsonako, txartel bakoentzako bidaia: 1,00 €

-      Edozein motatako txartela eskuratzea: 2,00 €

Tasa ordaintzetik salbuetsita egongo dira 4 urterarteko haurrak

Diru-kargak: Txartela eskuratzean nahiz hurrengotan egin daitekezan diru-kargak 5 €, 10 € edo 20 €-koak izango dira. Diru-kargak autobusean bertan egingo dira.

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz Bulegoan:

Ertzilla 6-8 Bermeo.

Ordutegia: 08:30- 14:30 Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Zerbitzuko Teknikaria) EGUAZTENAK 9:15-12:30etara

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, datu guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: SARRERA ETA URTEERA ERREGISTROA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: Bermeoko Udalean sartzen edo irteten diren agirien, Idazkaritzako agirien (dekretuak, erabakiak) eta beste espediente batzuen sarrera eta irteera erregistroko aplikazio guztiak.

 DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Eskabide eta beste formulario mota batzuen bidez interesdunek emandako datuak.

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK:Maila altua

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180032

Argibideak, ordenantzan xedatutakoaren arabera:

1-Txarteldunentzako tarifa orokorra: aurreikusita dagoan 1.1 tarifa aplikatzeari jagokon txartel urdina autobusean bertan eskuratuko da.

2-Jubilatuentzako edo %65 edo gehiago minusbali gradua edo famili ugaria daukienentzako tarifa: aurreikusita dagoan tarifa azken finean tasa zenbatekoaren hobaria dan ezkero eta egoera hori frogatu beharra dagoan ezkero, txartela eukitea hobari eskubidea bermatzeko era da. Horregaitik jubilatuentzako  eta famili ugarientzako 1.2 tarifa aplikatzeko txartela eukitea derrigorrezkoa izango da.

Eskubidea aitortzeko eskumena udalarena dan ezkero, froga-agiriekaz Berh@z bulegoan aurkeztuko dau txartel eskaria eta bertan emongo jako txartel gorria hori izanik 1.2 tarifa hobatua aplikatzeko agindua. Txartela autobusean aurkeztuko dau,han aktibatuko da tarifa hobaritua kodifikatuta eta diruz kargatuko da.Txartela eskuratzeari jagokon 1.4 tarifaren zenbatekoa automatikoki deskontatuko da egindako diru-kargatik. Geratzen dana bidaietarako saldo izango da. Aurkeztu beharreko agiria Gizarte Segurantzak emondako jubilatu txartela da, Famili Ugariak jagokon txartela.

3-Langabetuentzako tarifa: aurreikusita dagoan tarifa azken finean tasa zenbatekoaren hobaria dan ezkero eta egoera hori frogatu beharra dagoan ezkero, txartela eukitea hobari eskubidea bermatzeko era da. Horregaitik langabetuentzako 1.2 tarifa aplikatzeko txartela eukitea derrigorrezkoa izango da.

Eskubidea aitortzeko eskumena udalarena dan ezkero, froga-agiriekaz Berh@zbulegoan aurkeztuko dau eskaria eta bertan emongo jako txartela zenbakia erregistratu ondoren. Txartela eta igorriko jakon ziurtagiria autobusean aurkeztuko dauz, han aktibatuko da jagokozan iraupen data eta tarifa hobarituakodifikatuta eta diruz kargatuko da.Txartela eskuratzeari jagokon 1.4 tarifaren zenbatekoa automatikoki deskontatuko da egindako diru-kargatik.

Geratzen dana bidaietarako saldo izango da.

Aurkeztu beharreko agiria Lanbidek emondako langabetua izatearen ziurtagiria da.

Pertsonen egoera aldatu daitekela kontutan izanda, txartelak 6 hilabeteko iraupena eukiko dau. Iraupen dataren hurrengo egunean txartela baliogabetuta geratuko da.

Iraupen datan langabetu egoeran jarraitzen badau, barriro eskatu beharko dau txartela beharrezko agiria aurkeztuta. Iraungitze data baino lehenago luzatzea eskatu ezkero, txartelean geratzen dan saldoa itzuliko jako.

Iraupen data baino lehenago langabetua izate egoera amaitukobalitz, txartela entregatuta egoera aldaketa aitortu beharko dau eta ez aitortzea tributuzko iruzurra izango da.

4-Txartelak eskuratzea:

Txartel arruntak, hau da, hobaririk aplikatzen ez jakenak,

eskuratzeko lekua autobusa da eta txartela aktibatuta erabilgarria izateko momentuan bertan ezinbestekoa da diruz kargatzea. Txartela eskuratzeari jagokon 1.4 tarifaren zenbatekoa automatikoki deskontatuko da egindako diru-kargatik.

Geratzen dana bidaietarako saldo izango da

5-Diru-kargak: Txartela eskuratzean nahiz hurrengotan egin daitekezan diru-kargak 5 €, 10 € edo 20 €-koak izango dira. Diru-kargak autobusean bertan egingo dira.

6-Txartel aldaketak: Behin txartel bat eskuratuta egoera aldatzeagaitik txartel aldaketa egitean ez da barriro txartela emoteari jagokon tasa ordainduko, beti be, lehengo txartela entregatzen bada. Zaharrean saldoa geratu ezkero, itzuli egingo jako, 8.3 atalean ezarritakoaren kalte barik.

7-Txartela galtzean edo alferrik galtzean barria eskatu ezkero, txartela emoteari jagokon tasa ordaindu beharko da.

8-Txartel itzulketa: Txarteldunak edozein motibogaitik zerbitzua ez erabiltzea erabakitzen badau, txartela entregatu ahal izango dau udalak berrerabilpena emoteko, baina ez jako itzuliko eskuratzeko ordaindutako tasa, ezta, geratzen jagon saldoari jagokon zenbatekoa be. Salbuespen bakarra honako hau izango da: langabetu egoera aldatu ondoren zerbitzua ez erabiltzea erabakitzen badau, txarteleko saldo itzulketa eskatu ahal izango da egoera aldaketa kreditatzen dauan ziurtagiria Berh@z bulegoan jaso eta autobusean aurkeztuta eta beti be iraungitze data baino lehenago eskatuta.

9-Kobru eta itzulketen kontrola: Txartelak emoteko tasa kobratzea, behin txartel bat eutika egoera aldatzean txartel barria ez kobratzea edo konpentsatzea, eta saldoak itzultzea edo ez itzultzea autobuseko gidariaren esku egongo diran ezkero eta autobuseko makinaren funtzionamendua kontutan izanda, edozein operazino

kontratistak hilero aurkeztu beharko dauan eragiketa agirian guztiz justifikatuta egon beharko dau.

10-Txartel eta tasa honen kudeaketari buruzko erreklamazinoak: Erreklamazinoak hartzea eta eurei buruzko erabakiak hartzea Udalari jagokoz. Horregaitik erreklamazinoak aurkezteko lekua Berhaz bulegoa izango da.

Tramite zerrenda